Atzealdea

Pasaia: herriko eragile guztiek koordinatutako haurrentzako plana

Pasaiako Udalak martxan jarri du Eskubidean, haur eta nerabeen eskubideak bermatzeko udal-plana.

2019·09·28


Dokumentu honek gaur egun haur eta nerabeen eskubideak garatzen dituzten udal-politika guztiak sustatzen ditu. Bertan, parte hartu dute, Udalaz gain, maila batean zein bestean haurrekin eta nerabeekin lan egiten duten herriko hainbat erakundek. Besteak beste, tartean izan dira elkarteak, ikastetxeak eta haur eta nerabeekin lan egiten duten uda-zerbitzu guztiak: liburutegiak, haurrak eta kale-hezitzaileak biltzeko guneak, musika- edo antzerki-eskolak, kiroldegiak, etab..

Plan honen helburu da protagonistak bere ardatza izatea.

Hasiera batean, haurren partaidetzari buruzko diagnostiko bat egin zen eta horren ondorioz sortu zen lau urterako Haur eta nerabeentzako I. udal-plana (2018-2022).

Udalaren barruan sortutako koordinazio- eta bilera-organoetako batzuetan kanpoko entitateek parte hartzen dute.

Horien artean, hilero biltzen den udal-zerbitzuen foroa. Bertan parte hartzen dute herriko haur eta nerabeek eta baita udal-zerbitzu batzuek ere (udal-liburutegiek, ludotekek eta gaztelekuek, antzerki-eskolek…). Horrez gain, haurrekin eta gazteekin lan egiten duten elkarteen foro bat ere bada, kulturako, kiroletako eta astialdiko elkarteek osatua.

Udalaren asmoa da foro horiek gero eta autonomoagoak izatea, Udalaren koordinazio-zeregina gero eta txikiagoa izan dadin, behatzaile huts izatera iritsi arte.

 

Haurren partaidetzazko esperientzia bat Malagan

Haurren Hiriak erakundearen erreportaje honetan, Pasaiako kasuaz gain, Malagako esperientzia ere azaltzen dute. Itxura batean horren desberdinak diren bi adibide horiek bat datoz beren haurren defentsan duten inplikazio-mailan.

Bi udalerriek azpimarratzen dute komunitatea haurrentzako planetan eta haurren partaidetzan inplikatzen ikusteak eman dien poza.

UNICEFek Haurren Hiri izendatu zuen Malaga, 2010. Urtean, eta izendapena berretsi zioten “kalitatezko” aipamenarekin, 2014an. Pasaiak 2018ko azaroan jaso zuen.

Haurren partaidetzako bi adibideak ezagutzeko: ciudadesamigas