Atzealdea Pasaiako Udalak haur, nerabe zein gazteentzako hainbat jarduera programatuko ditu azaroaren 20an

Haurren eta nerabeen eskubideen aldeko nazioarteko eguna dela-eta, aste osoan zehar jarduera ezberdinak antolatuko dituzte herrian

2019/11/15


Pasaiako Udalak, “Pasaian BiziHezi Eskubidean” programaren barruan, hainbat ekimen antolatuko ditu, azaroaren 20ko astean, egun hori haurren eta nerabeen eskubideen aldeko nazioarteko eguna dela-eta.

Aste osoan zehar, haur, nerabe zein gazteentzako ekintza, tailer eta lantegi ezberdinak antolatuko dira, ikastetxe, kale, barruti zein itsasoan. Horren helburua da gogoraraztea haurren eta gazteen eskubideak bermatu behar direla.

Garatuko diren ekintzen artean batzuk, haur eta nerabeek proposatu dituzte, prozesu horretan parte hartuz, eta beste batzuk, “eskubidean” herri-proiektuaren baitan elkarlanean antolatu dira, zehazki, Udalak, hezkuntza-komunitateak, Udaleko hainbat zerbitzuk, hezitzaileek eta herriko zenbait eragilek elkarlanean garatuak.

APPAGAZTE! aplikazioa martxan

Bestalde, Pasaiako Udalak martxan jarri berri du gailu mugikorrentzako APPaGazte! aplikazioa, Nerabe eta Gazte pasaitarrentzat sortua, eta haien jatorria, interesak, zaletasunak, beharrak, etab. biltzen dituena. Hori dela-eta, azaroaren 20ko programazioaren barruan zenbait aurkezpen antolatu dira tresna ezagutarazteko.