Atzealdea Publizitateak nerabeen apustuen jokoan duen eraginaren analisia

Centro Reina Sofía de Adolescencia y Juventud eta FAD erakundeek argitaratu dute ¡¡Jóvenes a jugar!! txostena.

2020/02/07


Lan honek publizitateak nerabeen apustu-jokoetan duen eragina aztertzen du

Legeak adingabeei apustuak egitea debekatzen dien arren, gero eta gehiago dira halako jokoetan hasten direnak.

Zein eragin du sektoreko publizitateak joera horretan?

Ikerketak horixe aztertzen du, hau da, nerabeen apustuen maiztasunean eta intentsitatean nolako eragina duen. Horretarako, erabiltzen dituen estrategia limurtzaileak deskribatzen ditu eta bide eta euskarriak identifikatzen ditu, soziologiaren eta psikologiaren ikuspegitik.