Atzealdea Queer it up! ikastaroa

Gazteekin lan egiten duten profesionalentzako ikastaroa, beren lanean sexu-orientazioaren eta identitatearen eta genero-adierazpenaren identitatea nola txertatu jakiteko

2019/06/10


“Queer it up! - including Sexual Orientation and Gender Identity and Expresion in Youth Work Practice”, Mollinan (Malaga) izango da, irailaren 23tik 28ra, gazteria-esparruko langileentzat, gazteria-politiken arduradunentzat, boluntario-laneko proiektuen tutoreentzat eta gazteekin lan egiten duten guztientzat.

 

 

Erasmus+: Gazteak Ekinean programaren Espainiako Agentzia Nazionalak antolatu du, LGTBI+ kolektiboan trebatuta ez daudenekin sexu-orientazioa eta identitatearen eta generoaren adierazpena lantzeko.

Egun horietan 25 parte-hartzaileek beren lanean sexu-orientazioaren eta identitatearen eta generoaren adierazpenaren ikuspegia txertatzeko behar dituzten gaitasunak lortuko dituzte.

Gainera, Erasmus+: Gazteak Ekinean programa erabiltzen ikasiko dute, LGTBI+ eskubideak, giza eskubideak eta berdintasuna sustatzen dituzten proiektuak burutzeko.

LGTBI+ gazteekin lan egiteak dituen berariazkotasunak eta erronkak aztertuko dira, gazte horiek zein zailtasuni aurre egin behar dieten eta profesionalek beren hazkuntzan nola lagundu diezaieketen ikusiz.

EPEA: Uztailaren 21a arte Salto-Youth plataformaren webgunean

Iturria: ErasmusPlus Injve