Atzealdea Research Fellow 2019: zientzialarientzako 20 ikerketa-kontratu egiteko deialdia

Doktoratu ondoko ikertzaileentzako 20 lanpostu eskaini dituen deialdia zabaldu du Ikerbasque-k.

2019/01/23


Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioak, doktoratu ondoko ikertzaileentzako 20 lanpostu eskaini dituen deialdia zabaldu du 2019 urtean. Deialdi honen helburua da ikertzaile gazteei ikertzaile nagusi bihurtzeko bidea eskaintzea, alegia, zientzian lider bilakatzeko konpetentziak lortzen laguntzea. Hautatuek 5 urteko lan-kontratua izango dute, ikerkuntzarako.

Deialdi honetara aurkezteko, doktoregoa 2008ko urtarrilaren 1a eta 2016eko abenduaren 31 bitartekoa izan behar da. Arlo guztietako ikertzaileak aurkeztu daitezke. Orain arte, 63 dira Research Fellow programaren bidez kontratatu diren zientzialariak. Emakumezkoen hautagaitzat bereziki ongi etorriak izango dira.

Izena emateko azken eguna: 2019ko martxoaren 15a.

Ezagutu Reserch Fellow programa 

Deialdiari buruzko xehetasun gehiago