Atzealdea SM Fundazioak eta Fad-ek azterketa bat argitaratu dute Espainiako gazteek azken 40 urteetan izan duten eboluzioari buruz

Azterketa honek ustez Espainiako gazteengan eragin sozial eraldatzailea izan duten bost mugarri historikoak aztertzen ditu: “trantsizioko” iraultza kulturala eta politikoa; lan-araudian atzera egitea; burbuila ekonomikoaren leherketa eta horren ondoriozko krisia; eta IKTek harreman-dinamiketan izandako inpaktua.

2019/11/11


“Protagonistas y espectadores” bi liburukiz osatutako argilapena da.

  1. Lehenak, Una mirada longitudinal sobre la juventud española, gazteek azken berrogei urteetako mugarri historikoei nola erantzun dieten azaltzen du: trantsizio demokratikoa, ongizatearen burbuila, iraultza teknologikoa eta finantza-krisia.
  2. Bigarren liburukiak, Los discursos de los jóvenes españoles, oraina eta gazteen beraien kontakizunak ditu ardatz, eta haiek eragile kultura, politiko, teknologiko, etiko eta konomiko gisa duten garrantzia azpimarratzen du.

 

Bi liburukiak adolescenciayjuventud.org webgunean eskura daitezke.