Atzealdea TECHLAB IDEO Campus Teknologikoa

5-16 urteko haur eta nerabeentzako Aste Santuko campusa, sormen teknologikoa garatzeko (plaza mugatuak)

2020/02/28


Kode_Eskolak, Orona fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, TECHLAB IDEO Campus teknologikoa antolatu du Aste Santurako. Campusaren helburua da haur eta nerabeen artean ezagutza, sormen eta ekintzailetza teknologikoa sustatzea.

TECHLAB IDEO Campus teknologikoa 5-16 urteko neska-mutilentzako laborategi teknologikoa da, aplikazio esperimental batean oinarritua, programatzen ikasteko eta proiektu teknologiko txikiak garatuz sorkuntza lantzeko. Aste Santuan zehar garatuko da campusa, bi epe ezberdinetan: apirilaren 6-7-8an eta apirilaren 14-15-16-18an.

Tailerrak euskaraz edo ingelesez izango dira eta esparru desberdinak landuko dituzte: bideo-jokoak, aplikazioak, webguneak, robotika, 3D inpresioa, ikus-entzunezkoak… teknologiarako bokazioa txikitatik sustatuz.

Izen-ematea eta informazio gehiago hemen.