Atzealdea Telmo Trenor, beatmakerretik Beat-eroakera

“Orain rap-ean hasten den gazte bati esango nioke rap-a egiteko, ahal duen gehiena”

2021/06/01


Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak Gaztematika sarearen bidez sustatutako egitasmoa da Beat-eroak. Proiektuaren helburu nagusia da gai desberdinak lantzea, rap doinuen erritmoan, nerabeen artean euskararen erabilera sustatzeko. Legazpiko eta Urretxu-Zumarragako gaztelekuetan egin da proiektu pilotua, eta rap-abestiak sortu dituzte. 2019-2020 ikasturteko egitasmoa zen berez, baina COVID-19aren pandemiaren ondorioz, bertan behera utzi behar izan zen bere garaian. Gazteek sortutako bideoklipak eta inprobisaziorako baliabideak webgunean daude jada eskuragarri.

 

Telmo Trenor musikariak gidatu du programa, eta gazteei baseak aukeratzen, letrak asmatzen eta abestia grabatzen lagundu die, besteak beste. Elkarrizketa honetan musikari gisa izan duen ibilbideaz, bere musika-erreferentziez eta euskarazko rapaz aritu da, beste gauza askoren artean.

 

 

 

 

 

Jarraitu gure sareak