Atzealdea Tokiko gazteria-esperientziak

Gazteentzako praktika onak, ekimenak eta proiektuak bidaltzeko deialdia zabaldu du Espainiako Gazteriaren Institutuak (INJUVE)

2021/03/18


Urtero apirilaren 17an ospatzen den Gazte Informazioaren Europako Egunaren ospakizunaren barruan kokatzen da deialdia, duela hiru hamarkadatik existitzen den Gazteentzako Informazio Zerbitzuen Espainiako Sareari (redSIJ) garrantzia emateko asmoz.

 

Ekimenaren xedea da tokiko esperientzien katalogo bat sortzea, Estatuan eta nazioartean gazteriaren arloan erreferente izan daitezkeen jarduerak, proiektuak eta programak ezagutzeko. Hori horrela, lan-metodologiak sustatu nahi dira, izaera berritzailea duten gazteekin eta beste lurralde-eremu batzuetan errepikatzeko aukera dagoen proiektuekin.

 

Honen bitartez, gazteen tokiko esperientzia horiek partekatu, gizarteratu eta zabaldu nahi dira eta, horretarako, esperientzien katalogoa sortuko du Injuvek, bere web orrian eta sare sozialetan kontsultatu ahal izateko.

 

Gaia irekia da. Dena den, nabarmentzekoak dira, besteak beste, honako hauekin lotutako proiektuak: pandemia garaian gazteekin komunikatzeko modu berriak, gazteen informazioa eta aholkularitza, osasunerako hezkuntza, enplegua, gazteen sorkuntza, aisia eta astialdia, gazteen bermearen arloko jarduerak, etxebizitza, edota genero-berdintasuna eta gizarteratzea.

 

Parte hartzeko, martxoaren 31 baino lehen bidali beharko dira esperientziak, Injuveren web orriko eranskinak betez. Gehienez, bi esperientzia bidali daitezke eta kontuan hartuko dira, besteak beste, gazteen parte-hartzea, berrikuntza, zeharkakotasuna, jardueraren hedapena, sareko lana eta proiektuek denboran duten iraunkortasuna.

 

Informazio gehiago

 

 

 

Jarraitu gure sareak