Gazteria Zuzendaritza
Ezagutu gaitzazu
Ezagutu gaitzazu
Jarrera ekintzailea eta sortzailea duten gazteen bila gabiltza
"Nik ere badut zer esana" sentsibilizazio-kanpaina sharenting-aren inguruan
Gazteen eta gazteria-arloko profesionalen proiektuak Europan, ERASMUS + programaren bidez.
Aldundiaren aterpetxe-sarea
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteentzako Zerbitzua
Haurtxoko, gazteleku, gazteentzako bulego eta zerbitzuak
Gazteriako tramiteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.
Gazteriako laguntza, beka eta diru laguntzei buruzko informazioa.
Gaztematika Sarea
Eragile desberdinen zerrenda
Harpidetu Gaztematikako aktualitatera
2021·03·11
TREBA gazteak 18-30 urte bitarteko Gipuzkoako gazteei ahalduntze prozesuan lagunduko dien prestakuntza-eskaintza da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak Gaztegune Plus zerbitzuaren baitan antolatua.
Ikastaroen programa gazteekin batera diseinatu da focus group metodologia erabiliz, eta 50 gazte baino gehiagoren iritzia kontuan hartu da. Horren emaitza dira gazteentzako interesgarriak eta beharrezkoak diren gai ezberdinei buruzko ikastaro laburrak.
Aurten 3 ikastaro aurreikusten dira: martxoan, maiatzean eta ekainean. Lehenengoa da “Adimen emozionala: izan zeure lagun”. Honen bitartez adimen emozionala landuko da, norberaren emozioak identifikatzen eta horiek kudeatzeko estrategia ezberdinak ikasiko dira. Izan ere, gaur egungo gizartean aritzeko eta, orokorrean, gure bizitza ahalik eta egokien garatzeko, ezinbestekoa da gure burua ezagutu eta gure emozioak kudeatzen jakitea.
Ikastaroa martxoaren 24, 25 eta 26an egingo da, 17:00etatik 20:00etara eta bi modalitate izango dira: aurrez-aurrrekoa, Gaztegunen (Anoeta pasealekua 28, Donostia) eta on line. Antolatuko diren ikastaro guztiek 9 orduko iraupena izango dute. Aurrez aurreko 15 plaza egongo dira, eta streaming bidez jarraitzeko beste 15.
Ikastaroak 3 zati ezberdin izango ditu: hitzaldia, praktika ona eta dinamika. Lehen biak streaming bidez ere emango dira, baina dinamika bertaratutako gazteekin bakarrik egingo da.
Ikastaroa euskaraz izango da eta izena emateko epea martxoaren 19an amaituko da!
Izena emateko, bete formularioa!
Jarraitu gure sareak
![]() | ![]() | ![]() | ![]() |