Atzealdea TREBAgazteak prestakuntza-programaren ikastaro berrirako izen-ematea ireki da

“Taldea: Komunikazioaren indarra” ikastaroa 18-30 urte bitarteko gazteentzat da eta izena emateko epea ekainaren 6ra arte egongo da zabalik.

2021/05/25


 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak indarrean du TREBAgazteak prestakuntza-programa. Honek eskaintzen dituenen artean daude, besteak beste, Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteen eremuko profesionalentzako lan-saioak eta gazteentzako ikastaroak.

 

18-30 urte bitarteko gazteentzako lehen ikastaroan, martxoan, adimen emozionalari buruz aritu ziren, eta bigarrenean, maiatzekoan, ahalduntze pertsonalaz. Hirugarren ikastaro honetan parte hartzen dutenak, berriz, taldean lan egitearen garrantziaz jardungo dira, Asier Gallastegi irakasleak gidatuta.

 

“Taldea: Komunikazioaren indarra”

 

Ekainean egingo den ikastaro berriaren bitartez, gazte-talde informal eta formalen barne-komunikazioa hobetu nahi da, talde horien kohesioan eraginez eta beren eraginkortasuna areagotuz.

 

Saioak ekainaren 9an, 16an eta 23an izango dira, 17:00etatik 20:00etara, eta bi modalitateren artean aukeratu ahal izango da: aurrez aurrekoa, Gaztegunen (Anoeta pasealekua 28, Donostia) edo on line.

 

9 orduko ikastaro hau doakoa eta gaztelaniaz izango da (praktika ona euskaraz) eta hiru zatitan banatuko da: hitzaldia, praktika ona eta dinamika. Bertan parte hartu nahi dutenek ekainaren 6a dute izena emateko azken eguna.

 

 

 

 

 

Jarraitu gure sareak