Atzealdea Txikipedia lehiaketan parte hartzeko deialdia zabalik

DBHko, Batxilergoko 1. mailako eta Lanbide Heziketako erdi-mailako ikasleek parte har dezakezue, Txikipediarako artikuluak idatziz

2020/01/29


Euskal Wikilarien Elkarteak antolatuta, Txikipedia artikuluz hornitzeko lehiaketa zabalik da martxoaren 31 arte.

Ikasleak bikoteka lan eginez aurkez zaitezkete, zuen ikastetxeetako irakasleen bitartekaritza ontzat hartuz. Txikipediarako artikuluak idaztea da erronka eta, gaia librea izanik, gai hauek aipatzen dira artikulua idazteko adibide gisa:

  • Ikasmailako ikasgaiekin zerikusia duten edukiak egitea
  • Bizilekuari buruzkoak
  • Interes partikularrei buruzkoak (kirolak, zaletasunak, etab.)
  • Edo ondareko elementuak.

 

Bi sari egongo dira, adin-mailaren arabera:

  • DBHko 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko (edo Lanbide Heziketako) 1.mailako ikasle-bikoteentzat: Irisarriland parkerako 3 sarrera bikoteko kide bakoitzarentzat eta “Justin Hiriart” komikia.
  • DBHko 1. eta 2. mailetako ikasle-bikoteentzat: Otxandioko Hontza Extrem abentura-parkerako 3 sarrera bikoteko kide bakoitzarentzat eta “Hegoak astinduz” komikia.

Info+: hemen