Gazteria Zuzendaritza
Ezagutu gaitzazu
Ezagutu gaitzazu
Jarrera ekintzailea eta sortzailea duten gazteen bila gabiltza
"Nik ere badut zer esana" sentsibilizazio-kanpaina sharenting-aren inguruan
Gazteen eta gazteria-arloko profesionalen proiektuak Europan, ERASMUS + programaren bidez.
Aldundiaren aterpetxe-sarea
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteentzako Zerbitzua
Haurtxoko, gazteleku, gazteentzako bulego eta zerbitzuak
Gazteriako tramiteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.
Gazteriako laguntza, beka eta diru laguntzei buruzko informazioa.
Gaztematika Sarea
Eragile desberdinen zerrenda
Harpidetu Gaztematikako aktualitatera
2020·03·11
Aurten ere, urtero bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarri du Gazteria Zuzendaritzaren Udalekuak kanpaina. Honen bitartez, jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetasunerako leku bat eskaini nahi zaie haurrei, bertan gozatzeko eta beren autonomia pertsonala garatzen laguntzeko.
Aurten, Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.150 plaza eskainiko ditu “Udalekuak kanpainan”, iaz baino 80 gehiago. Izen-ematea bakarka edo taldeka egin daiteke; taldeka, gehienez ere, 3 pertsonako taldeak izan daitezke.
Gainera, plaza horien %5 Hezkuntza Premia Berezia dutenentzat gordetzen dira. Aurtengo kanpainaren berrikuntza aipatzerakoan nabarmendu behar dugu laguntza berezia edo espezifikoa behar duten neska-mutilen behin-behineko eta behin betiko izen-emateak on-line egin ahal izango direla.
Uztailaren 1a eta 29a bitartean izango dira udalekuak, biak barne, eta izena emateko epea martxoaren 16tik apirilaren 17ra izango da.
Udaleku teknologikoak
Hiru Foru Aldundiek egiten duten eskaintzaz gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak, bigarren urtez jarraian, gipuzkoarrentzat bakarrik diren bi txanda eskainiko ditu: Udaleku Teknologikoak.
Bi txanda horiek, Hondarribiko Juan Sebastian Elkano aterpetxean egingo dira. Hauetan parte-hartzaile bakoitzak bere ordenagailu eramangarria eraman beharko du.
“Udalekuak 2020” programari buruzko informazio gehiago: hemen