Atzealdea

Udalekuak 2021 kanpaina aurkeztu dute

Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundiek 2021eko udalekuetako kanpaina aurkeztu dute gaurko prentsaurrekoan

2021·03·15


 

Udalekuak 2021

Batera antolatu dute, aurten ere, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko foru aldundiek udalekuetako kanpaina. Kanpainaren bidez, askotariko programa ludikoak eta hezigarriak eskaintzen zaizkie Euskal Autonomia Erkidegoko haurrei eta gazteei. Uztailaren 1etik 29ra bitartean izango dira udalekuak eta 7 eta 13 urte bitarteko 2.321 haurrek hartuko dute parte; 684 plaza eskainiko dira Gipuzkoan, 815 Araban eta 822 Bizkaian. Plazen % 5 hezkuntza behar bereziak dituzten pertsonentzat izango dira. 

Aisialdi hezigarria sustatzea, autonomia eta bizikidetza bultzatzea, ingurune bakoitzeko ohiturak eta kultura-baliabideak ezagutzea edota aisialdiko jardueretarako komunikazio hizkuntza euskara izan dadin bultzatzea dira, besteak beste, udalekuen kanpainaren helburuak.

Guztira, 16 instalaziotan banatuko dira udalekuetako txandak. Gipuzkoakoak antolatutako plazei dagokionez, Orion, Zarautzen, Hondarribian, Arantzan eta Irisarriland-en egingo dira.

Hizkuntzari dagokionez, 2.147 plaza euskaraz izango dira, eta 174 elebidunak. 7-8 urtekoentzako plaza guztiak euskara hutsekoak izango dira; 9-11 urte dituztenei1.225 plaza eskainiko zaizkie, horietatik 1.126 euskaraz eta 99 elebidun; eta azkenik, 12-13 urtekoen kasuan, 845 plaza eskainiko dira guztira, horietatik 770 euskaraz eta 75 elebidunak.

Gipuzkoan, apirilaren 13tik 20ra bitartean eman beharko da izena zozketan parte hartzeko eta, gehienez, hiru parte-hartzaileko taldeetan egin ahalko da. Zozketa apirilaren 27an egingo da, jendaurrean.

 

Kontsultatu informazioa hemen

 

 

Jarraitu gure sareak