Atzealdea Udalekuak eta Gazte Oporraldiak 2021. Plazen zozketa

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen dituen UDALEKUetako eta GAZTE OPORRALDIetako plazak zozkatu dira

2021/04/29


Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen dituen UDALEKUetako eta GAZTE OPORRALDIetako plazak apirilaren 27an zozkatu dira, notario aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan. Bertan izan dira Harkaitz Millan, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko diputatua, Isaac Palencia, Gazteria Zuzendaria eta Fermin Lizarazu, notarioa.

Kontsultatu zozketaren emaitzak hemen edo 943 445980 telefonoan.

 

Udabizi

Eta plazarik lortu ez baduzue, lasai! Uda honetan erakunde eta elkarte desberdinek Gipuzkoako haur eta gazteentzat antolatu dituzten udalekuak eta aisialdiko ekintza interesgarriak kontsulta ditzakezue UDABIZI web-orrian. Bertan era horretako informazioa sartuko da ekainaren amaiera arte.