Atzealdea Umeak ere kulturazale

Txosten hau Kulturaren Euskal Behatokiaren 2016ko “Kulturaren eta pobreziaren arteko erlazioaren inguruan” ikerlanaren ildotik dator, beste pauso bat aurrera egiteko.

2019/05/29


Kasu honetan, umeen eta kulturaren arteko erlazioa aztertu du ikerlanak, umeak gizartean arriskua duten kolektiboa direla aintzat hartuta. Desoreka sozialak familia bakoitzeko errealitatean errotzen dira. Alegia, familiek ematen dizkiete umeei abiapuntua eta baliabideak, bakoitzak berea eta ezberdina. Hori dela-eta, umeek kulturan daukaten parte-hartzea ere ezberdina da.

 

 

Egundoko garrantzia dauka, hortaz, umeei bultzada emateak kulturako publiko izateko. Etorkizuneko publiko izango direnez, haien kulturako gaitasuna eta gustuak pizteko balio behar du kulturak, horrek emaitza ekitatiboak ekartzeko moduan. Horretarako, gogoetarako elementuak eta ekintzarako gakoak eman ditu ikerlanak.

Umeek kulturaren arloan zer presentzia daukaten aztertu du txostenak, batetik (2018-2022 epeko Euskadiko Familiei laguntzeko erakunde arteko IV. Planean zer presentzia duten, bereziki), eta bestetik, umeentzako planetan kultura zer-nola kokatuta dagoen.

TXOSTENA [PDF]

  • Iturria: Kulturaren Euskal Behatokia