Atzealdea UPV/EHUk antolaturiko boluntariotzaren azokaren IV. edizioa irailaren 18an ospatuko da

Elkartasunaren baloreak zabaltzea eta gizarte-partaidetza bultzatzea dira, bere laugarrren edizioan, UPV/EHUk hiru campusetan antolatu duen ekitaldiaren helburuak

2019/09/09


UPV/EHUk boluntariotzaren azokaren IV. edizioa ospatuko du irailaren 18an. Elkartasunaren baloreak zabaltzea eta gizarte-partaidetza bultzatzea helburu du ekimenak. Gipuzkoan, EHUko Ignacio Barriola eraikinean egingo da 11:00etatik 14:00etara. Antolatzaileak Euskal Herriko Unibertsitatea eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko boluntariotza-agentziak dira (Batekin, Gizalde eta Bolunta).

Donostian, boluntariotzaren arlo desberdinetako 29 elkartek parte hartuko dute, Gehitu, SOS Arrazakeria eta Gipuzkoako Gurutze Gorria besteak beste; informazioa eman eta boluntario egiteko aukera eskainiko dute. Gainera, tailerrak, jolasak, kirol egokitua, hitzaldiak eta bestelako jarduerak ere izango dira.

 

EGUNA: Irailak 18

LEKUA: Gipuzkoako Campusa: Ignacio Barriola Zentroan

ORDUA: 11:00 - 14:00