Atzealdea VII. Unibertsitate-boluntariotzako sariak

Ekimen honek saritzen ditu boluntariotza-proiektuetan murgilduta dauden unibertsitateko ikasleak

2019/07/23


Gobernuz kanpoko erakunde (GKE) bateko proiektu batean elkarlanean aritzen diren unibertsitate gazteek aukera dute VII. Unibertsitate-boluntariotzako sarietan parte hartzeko. Egitasmoak edozein arlo edo kolektiboren ingurukoak izan daitezke (haurrak, gazteak, nagusiak, garapenerako lankidetza, migrazioak…), eta Espainiako Estatuan edo nazioartean garatutakoak izan behar dira.

www.premiosvoluntariado.com webgunean kontsultatu daitezke oinarri guztiak. Funtsean, honako hauek dira ezinbestean bete behar direnak:

  • Aurkeztuko den proiektuaren fitxa teknikoa bete.
  • Boluntariotza-proiektuaren azalpen laburra.
  • Landutako ekimenaren azalpen-bideoa.
  • Landutako ekimena irudikatzen dituen argazkiak.
  • Unibertsitate bateko ikasle izatea edo ikasketak bi urte lehenago amaitu izana egiaztatzea.
  • Gobernuz Kanpoko Erakunde (GKE) baten laguntza jasotzen duen ziurtagiria.

Proiektuen hautagaitzak 2019ko urriaren 31 arte onartuko dira. Aurkeztutako hautagaitza guztien artean epaimahai batek sei ekimen aukeratuko ditu. Proiekturik onenak, 10.000 euro jasoko ditu (gainerako bostek 5.000 bana euro) eta saritutako egitasmoa sustatzeko edo horri sostengu emateko izango da.