Atzealdea YO! Fest Estrasburgora bueltatuko da

YO! Fest@ the EYE 2020, maiatzaren 29 eta 30ean ospatuko da Estrasburgon eta 10.000 gazte baino gehiagok parte hartuko dutela aurreikusten da

2019/09/12


YO! Fest (Youth Opinion) urtero Europako Gazteria Foroak antolatzen duen jaialdi politikoa da. Aurtengo edizioa Estrasburgon ospatuko da, maiatzaren 29 eta 30ean.

Jaialdian mahai-inguruak, ekintza interaktiboak eta zuzeneko musika aurkeztuko dituzte. Aurten, Estrasburgoko Europar Parlamentuaren kanpoaldean ospatuko da, eta 16-30 urte bitarteko 10.000 gazte baino gehiagoren parte-hartzea espero da. Ekitaldiaren helburua da gazteek euren artean eta politikariekin eztabaidatzea. Ekintzak kide guztien artean antolatzen dira eta parte-hartzaileak online erregistratu behar dira, aldez aurretik.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu European Youth Forum-en webgunean