Atzealdea Zabalik da berrikuntzekin datorren 2022ko Auzolandegietan izena emateko epea

Aurten 14-17 urte bitarteko nerabeek ere parte hartu ahal izango dute, orain arte 18-26 urteko gazteek egiten zuten bezala, gazte-boluntariotza programan.

2022/04/08


Auzolandegiak gazte-boluntariotzako programan izena emateko epea hasi da. Honen bidez, hainbat jatorritako gazteek konpromisoa hartzen dute gizarte-proiekzioko lan bat garatzeko, borondatez eta eskuzabaltasunez. Jarduerak bi astetik lau astera iraun dezake, eta ekintza osagarriekin konbinatuz, baloreak sustatzen dira: bizikidetza, tolerantzia, elkartasuna, parte-hartzea, kulturarteko ikaskuntza, etab.

Aurten lehen aldiz, 14-17 urte bitarteko gazteek ahalko dute Auzolandegietan izena eman. Eusko Jaurlaritzak antolatu dituen 12 auzolandegietatik 2 haientzat izango dira. Guztira 295 plaza eskainiko dira uda honetan Euskadin; eta euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez izango dira. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzolandegiak, uztaila eta abuztua bitartean egingo dira Euskadin eta bat Nafarroan.          

Parte-hartzaileak bi multzotan bereizten dira adinaren arabera: adingabeak, 14-17 urte bitarteko nerabeak, eta adin nagusikoak, 18-26 urte bitarteko gazteak. Adin nagusiko aniztasun funtzionala duten gazteen kasuan, 30 urte arte parte hartu ahal izango dute programan eta nora joan nahi duten zehaztu ahal izango dute. Gainerako eskatzaileei zozketa bidez esleituko zaie lekua.

 

Izen-emateak apirilaren 26ra arte

Izena emateko ezinbestekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizitzea eta 14-26 urte bitarteko gaztea izatea. Gainera, B@KQ identifikazioa edukitzea ere beharrezkoa izango da telematikoki izena eman ahal izateko.

Auzolandegietan izena emateko epea apirilaren 26ra arte egongo da irekita. Apirilaren 27an destinoak hautatzeko zozketa egingo da eta, gutxi gora behera, maiatzaren 2an argitaratuko dira izena emateko txandak. Azkenik, maiatzaren 5etik aurrera behin betiko izen-emate/hautaketak egingo dira.

 

 

INFORMAZIO GUZTIA

 

 

 

 

 

Jarraitu gure sareak