Atzealdea Zabalik da Bihotz Berdeak programan parte hartzeko izen-emate epea

12-15 urte bitarteko gipuzkoako gazteak naturan murgiltzea izango du helburu

2020/08/19


Kutxa Ekoguneak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak, Real Sociedad Fundazioaren laguntzaz, 12-15 urteko gazteei zuzendutako Bihotz berdeak programa jarriko dute martxan datorren irailetik aurrera.

Egitasmo honek gazteak naturan murgiltzea izango du helburu, esate baterako, bertan nola orientatu, landare eta animaliak nola identifikatu, ingurune naturaleko aldaketak, fluxuak eta prozesuak nola irakurri… Horretarako, 7 irteera egingo dituzte, beti ere Gipuzkoako natur guneetan. Bertan, hainbat gairi buruzko trebakuntza jasoko dute, 2020ko irailaren 27an hasi eta 2021eko maiatzaren 30ean zehar garatuko den egitasmoan.

Izena emango duten gazteekin taldea osatuko da eta, talde honek, biologoa den gidaria eta saio bakoitzean zientzialari gazte bat izango du lagun: naturan orientatzen dakienak, ornitologoak, entomologoak, botanikoak, mikologoak, etab.

Bihotz berdeak programak parte-hartze mugatua izango du aurten, eta soilik 30 gaztek edukiko dute aukera bertan murgiltzeko. Aldez aurretik, ezinbestekoa da izen-ematea betetzea, irailaren 17ra arte.

 

Informazio gehiago