Atzealdea

Zabalik dago Giza Eskubideen 18. Zinemaldiko Gazte Epaimahaian parte hartzeko izen-ematea

18 eta 30 urte bitarteko gazteek osatuko dute Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko Gazte Epaimahaia

2021·03·02


Donostiako Udalak Giza Eskubideen Bulegoaren eta Donostia Kulturaren bitartez antolatzen du Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia. Horren helburua da giza eskubideei buruzko kontzientzia kritikoa bultzatzea, bizikidetza aniztasunean, justizia sozialean, elkartasunean, askatasunean eta aukera-berdintasunean oinarritutako gizartea eraikitzen laguntzeko.

 

Gazte Epaimahaian parte hartzeak unibertsitateko ECTS kredituak jasotzeko aukera emango du, aurreko urteetan bezala. Horrela, bertan parte hartuko duten Euskal Herriko Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko eta Ikus-entzunezko graduko Mondragon Unibertsitateko ikasleek ECTS kredituak izango dituzte. Horrez gain, epaimahaikide lana egingo duten gazteek Zinemaldiko programazio osoa doan ikusteko aukera izango dute.

 

Lehiaketan hainbat herritatik eta nazioarteko zinemaldietatik etorritako gai sozialei buruzko film laburrek hartuko dute parte. Film labur onenak 3.000 euroko saria jasoko du, eta epaimahaiak giza eskubideei buruzko sentsibilizazioa eta zinemagintzaren kalitatea hartuko ditu kontuan.

 

Gazte Epaimahaian kide izateko www.zinemaetagizaeskubideak.eus webgunean eman beharko da izena. Martxoaren 31 izango da horretarako azken eguna, eta hurrengo egunean, apirilaren 1ean, zozketa egingo da. Emaitza zinemaldiko webgunean ezagutu ahal izango da.

 

Oinarriak eta izen-ematea

 

 

 

Jarraitu gure sareak