Atzealdea Zabalik dago IkerGazte 2021erako artikuluak bidaltzeko epea

Martxoaren 12a izango da artikuluak bidaltzeko azken eguna

2021/03/05


Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatuta, IkerGazte kongresuaren xede nagusia ikertzaile gazte euskaldunak bildu eta egiten duten lanari ikusgarritasun handiagoa ematea da. Hori dela-eta, tesia bukatzen ari diren edo azken lauzpabost urteotan amaitu duten gazte ikertzaileei gonbitea luzatu zaie kongresu honetan parte hartzeko.

 

Horretarako, gazteak bere lanak IkerGazte 2021 kongresura bidaltzera gonbidatzen dituzte. Lanak euskaraz bidali beharko dira eta honako gairen bat jorratu beharko du:

  • Gizarte-zientziak eta Artea: Historia, Hizkuntzalaritza, Filosofia, Artea, Antropologia…
  • Gizarte-zientziak eta Zuzenbidea: Ekonomia, Enpresa, Zuzenbidea, Soziologia, Kazetaritza, Komunikazioa, Pedagogia, Psikologia...
  • Zientzia zehatzak eta Natur zientziak: Fisika, Kimika, Geologia, Matematika, Biologia...
  • Ingeniaritza eta Arkitektura: Industria-ingeniaritza, Telekomunikazioak, Informatika, Arkitektura...
  • Osasun-zientziak: Medikuntza, Erizaintza, Farmazia...

 

Gazte ikertzaile kategorian sartuko dira bai doktorego tesia bukatzear duten horiek, bai tesia azken bost urteetan defendatu dutenak ere.

 

Batzorde Zientifikoak bidalitako lanen ebaluazioa egingo du, eta arlo bakoitzeko 10 lan inguru aukeratuko dira poster moduan aurkezteko. Berrikusketaren emaitza 2021eko apirilaren 7ko astean bidaliko zaio egileari.

 

IkerGazte 2021 kongresuan parte hartzeko izen-ematea 2021eko apirilaren 7tik maiatzaren 28ra bitartean izango da.

 

Ekarpenak bidaltzeko deialdia

 

 

 

Jarraitu gure sareak