Atzealdea

Zatoz haurtxokora! Zatoz gaztelekura!

Gipuzkoako haurtxoko eta gaztelekuek hasiera eman diote ikasturte berriari. Hautxoko edo gaztelekura etorri nahi duzu? Zatoz gurekin!, primeran pasako dugu!

2019·10·01


Tailerrak, irteerak, talde-jolasak… Jendea ezagutu, ondo pasa eta jarduera dibertigarrietan parte hartu nahi baduzu, orain duzu aukera. Informazioa jaso edo izena emateko interesa baduzu, herrian hurbilen kokaturik dagoen zerbitzura jo dezakezu…

 

Imajinatu leku bat zure lagunekin egoteko, zure adineko jende berria ezagutzeko, esperientzia berriak bizitzeko, ekintza ugari antolatu eta gozatzeko… Eta zu zeu izateko! Ondo pasa eta milaka abentura bizitzeko aukera paregabea izango duzu!

 

HASI IKASTURTEA GUREKIN!

Zure herriko edo auzoko haurtxoko edo gaztelekuak eskaintzen dizkizun aukerak ezagutzen dituzu? Zatoz! ekintza ugari ditugu zuretzat. Guztion indarrak batuz, elkarrekin, proiektu interesgarri asko egin ditzakegu: zurekin eta zuretzat, zure lekua, zure jendea. Zure proposamenak entzun nahi ditugu, zatoz eta ezagutu eskura dituzun doako ekintzak.

Kanpainako webgunean zure herri edo auzoko haurtxoko edo gaztelekuari buruzko informazio zehatza eskuratu dezakezu: helbidea, harremanetarako datuak, ordutegia.