Atzealdea Zinemaldian gazte epaimahai izateko izen-ematea zabalik

75 gaztek ikusiko dituzte filmak, eta irabazlea aukeratzeko botoa emango dute

2020/07/03


Donostiako Zinemaldian gazteriaren saria emango duen gazte epaimahaian izena emateko epea zabalik da. 18 eta 25 urte bitarteko 75 gaztek ikusiko dituzte filmak, eta irabazlea aukeratzeko botoa emango dute.

 

Gazteriaren Epaimahaian sartzea borondatezkoa da, eta, sartuz gero, saria lortzeko hautagai diren film guztiak ikusteko konpromisoa hartzen da. Epaimahaikideek, egunean hainbat bozka egingo dituzte Gazteriaren Sariaren film irabazlea aukeratzeko. Sariaren hautagai diren filmak Horizontes Latinos Saileko zuzendarien lehen eta bigarren lanak, eta New Directors Saileko filmak dira. Beraz, batez – beste gazteek hiru film ikusiko dituzte egunean.

 

Parte hartzeko, baldintza hauek bete beharko dituzu:

  • 18 eta 25 urte bitartean izatea.
  • 2020ko irailaren 17tik 26ra arte denbora osoan jarduteko prest egotea.
  • Izena ematean motibazio-gutun bat eranstea.
  • Izena emateko formularioa betetzea.
  • Parte hartzeko arauak onartzea.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu honako telefono zenbaki honetara: 943 481212. Bestela, idatzi helbide elektroniko honetara: juventud@sansebastianfestival.com