Atzealdea

Gipuzkoan Gazte Tour Eibar: David Otero abeslaria kartel buru, eta Ba!goaz-eko Andrea Garcia hasierako abeslari moduan. Bestalde, Academia Bamboo Donostia-k dantzako masterclass bat eskainiko du

Kontzertuak Koliseo Antzokian izango dira, maiatzaren 4an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Sarrerak 5€ balio du. Bestalde, dantzako masterclass-a Ipurua kiroldegian izango da, dohainik.

2019·04·24


GIPUZKOAN GAZTE TOUR– EIBAR – MAIATZAK 4

 

Programa honen helburu nagusia da gazte eta nerabeei (12-25) kultura-programazio erakargarri bat eskaintzea, ekitaldiaren parte senti daitezen saiatuz. Iazko denboraldiko arrakastaren ondoren, emanaldi berriak burutuko dira Gipuzkoako lurraldeko herri ezberdinetan: Irunen geldialdia egin ondoren, oraingo honetan Eibarrera iritsiko da musika programa, maiatzaren 4an hain zuzen, eta David Otero abeslaria izango da kartel burua. Haren aurretik, Ba!Goaz-eko lehiakide Andrea Garcia abeslaria arituko da. Emanaldien aurretik dantzako masterclass bat izango da, Donostiako “Bamboo Dance” akademiako irakasle baten eskutik.

 

4 MAIAT

Gipuzkoan Gazte Tour Eibar: David Otero abeslaria kartel buru, eta Ba!goaz-eko Andrea Garcia hasierako abeslari moduan. Bestalde, Academia Bamboo Donostia-k dantzako masterclass bat eskainiko du

 

MASTERCLASS DANZA

 

Eguna: Maiatzak 4
Lekua: Ipurua polikiroldegia
Ordutegia: 11:30
Sarrera: Doan

 

EMANALDI NAGUSIA

Eguna: Maiatzak 4
Lekua: Teatro Coliseo Antzokia
Ordutegia: 19:00
Sarrera: 5 €

 

IPURUA KIROLDEGIA 11:30

BAMBOO DANCE DONOSTIA

Bamboo Dance Donostiako dantza-akademia bat da. Erabiltzen duten goiburuetako bat honakoa da: “ezin dugu bizitzak emandako doinua aukeratu, bai ordea dantzatu”. Datorren maiatzaren 4an Eibarko Ipurua kiroldegian, bertako irakasle den Leirek dantzako masterclass bat eskainiko die bertaratzen diren guztiei.

 

COLISEO ANTZERKIA 19:00

ANDREA GARCÍA

Andrea Garciak EITBko Bago!az talent show-ean parte hartu du. Eibarkoa da eta abesteaz eta dantzatzeaz gain, txeloa eta pianoa jotzen ditu. Etxean arituko da, bere herrian hain zuzen, eta bere ahots paregabeari esker, bertakoei gozarazten saiatuko da.

DAVID OTERO

David Otero sona handiko abeslari, gitarra-jole eta konpositorea da; Madrilen jaioa, 1980ko apirilaren 17an. XXI mendeko espainiako pop banden artean esanguratsuenetariko baten kide izan zen: “El Canto del Loco”, hain zuzen (6 disko argitaraturik, milio bat baino kopia gehiago saldu eta sari ugari lortu dituena, besteak beste, espainiako disko onenaren MTV Europe Award saria.

2010ean taldea  banandu eta gero, Davidek bakarlari moduan hasi zuen bere ibilbidea “El Pescao” izena hartuta; horixe zen El Canto del Loco-ren “Zapatillas” diskorako berak konposatutako abestiaren izena. Oraingo honetan, David Otero izenez, bere disko berria aurkeztuko du: “1980”.