50 gazteleku baino gehiago
Sare gisa, gure erronka nagusia da haurrak eta nerabeak gizartean ikusaraztea, dagokien tokia ematea, alegia. Izan ere, eskubidea dute beraien lekua, beraien jendea eta beraien mundua izateko.
BILATU ZURE HERRIAN zerbitzuei buruzko informazio zehatza: helbidea, harremanetarako datuak, ordutegia, etab. Bilatu zure herriko haurtxokoa edo gaztelekua eta zatoz gurekin!
Zer da gaztelekua? eskuorria
Bizi zure mundua
Leku bat imajinatu zure lagunekin egoteko, zure adineko (12-17 urte) jende berria ezagutzeko, ekintza ugari antolatu eta gozatzeko… Eta zu zeu izateko!
4 arrazoi Gaztelekura gerturatzeko
Bakoitzaren mundutik mundu zabalera. Lagunekin, beste gazteekin... esperientzia berriak bizitzeko aukera.
Proposamen berriak egin, eta gaztelekuaren martxan parte hartzen dute .
Beraien eskaerak, proposamenak, kezkak… entzuteko eta laguntzeko prest.
Bakarrik edo kuadrillan egoteko lekua, jende berria ezagutzeko, era askotako planak eta ekintza desberdinak sortzeko aukerak izango dituzte.