Gazteria Zuzendaritza
Ezagutu gaitzazu
Ezagutu gaitzazu
Jarrera ekintzailea eta sortzailea duten gazteen bila gabiltza
"Nik ere badut zer esana" sentsibilizazio-kanpaina sharenting-aren inguruan
Gazteen eta gazteria-arloko profesionalen proiektuak Europan, ERASMUS + programaren bidez.
Aldundiaren aterpetxe-sarea
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteentzako Zerbitzua
Haurtxoko, gazteleku, gazteentzako bulego eta zerbitzuak
Gazteriako tramiteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.
Gazteriako laguntza, beka eta diru laguntzei buruzko informazioa.
Gaztematika Sarea
Eragile desberdinen zerrenda
Harpidetu Gaztematikako aktualitatera
Arlo digitalari dagokionez, datu-babesari buruzko araudia nahiko berria da.
Horrek paradigma berri bat ekarri du eta, kasuan kasu, lege horiek era egokian interpretatu eta aplikatzen jakin behar dugu.
Haur eta nerabeen sustapen–lana eremu digitalean egiterakoan ohikoa da irudiak nola tratatu eta babestu behar ditugun edo gailu mugikorrak nola kudeatu bezalako galderak sortzea. Ezinbestekoa da indarrean dauden legeek markatutako betebeharrak errespetatzea.
Taldeko argazkiak lehenetsi. Argazkiaren protagonista ez da adingabea bera, baizik eta egiten ari dena (ekintza).
Ez atera iraingarriak izan daitezkeen irudirik (ezta argitaratu ere), adingabeen ohorea, intimitatea eta pribatutasuna babestu.
Baimenik eman ez dutenen kasuan (edo atera nahi ez dutenekin) aukera bat izango da beraiek argazkilari-lanak (edo laguntzailearenak) egitea, bazterturik ez uzteko.
Behin irudia aterata, adingabearen oniritzia eskatuko da, prozesuaren parte sentitu dadin eta bere iritzia aintzat hartuz.
Argazki batean baimenik ez duen erabiltzaileren bat nahi gabe ateratzen bada, ezingo da argitaratu (web, sare sozial, memoriak…), eta argitaratu bada, kendu eta ezabatu beharko dugu.
Nahiz eta erabiltzaile batek (edo guraso batek, legezko tutore moduan) argazkiak atera eta argitaratzeko baimena eman, aukera du edozein unetan ezabatzeko eskatzeko. Beraz, horrela eskatuko balu, argazkia kendu eta ezabatu egin beharko litzateke.
Ezin dugu internetetik edozein irudi hartu. Online edukiak kudeatzerakoan kontuan hartu behar ditugu jabetza intelektuala, irudien lizentziak eta abar. Horregatik, gomendio hauek jarraitu:
Erabiltzen ditugun sare sozial eta plataformek dituzten baldintzak ezagutu behar ditugu. Adibidez, sare sozial bakoitzak gutxieneko adin legala du eta hau kontuan hartu beharreko zerbait da.
Bestalde, oraindik Whatsapp da bat-bateko mezularitzan gehien erabiltzen den aplikazioa. Horregatik, jarraian app honen erabilerari buruzko argibide batzuk dituzue:
Gurasoak: Gurasoekin Whatsapp-eko talde bat sortu nahi badugu, aldez aurretik haien baimena jaso beharko dugu. Izan ere, gerta daiteke guraso batek baimena ematea Whatsapp bidez (indibidualki) informazioa jasotzeko, baina ez talde batean sartzeko. Azken batean, ez da ahaztu behar talde bateko kide guztiek ikus ditzaketela besteen telefono-zenbakiak, horrek izan ditzakeen ondorioekin.
Gazteak: Whatsapp aplikazioa erabiltzeko gutxieneko adina 16 urtekoa da. Beraz, hortik gorako adina duten erabiltzaileekin taldea osa daiteke, zerbitzuak bere protokoloetan aplikazio horren erabilera adostu badu eta erabiltzaileak onartzen badu. Erabiltzaileei baimen berri bat eskatu beharko diegu; gerta daiteke erabiltzaile batek baimena ematea Whatsapp bidez informazioak jasotzeko (indibidualki), baina ez talde batean sartzeko.
Whatsapp taldeen erabilera ona:: Garrantzitsua da Whatsapp erabiltzen bada, aplikazio honen erabilera ona egitea. Hona hemen gomendio batzuk: