Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Gazteria

Gaztelekuak

 

50 gazteleku baino gehiago.

Sare gisa, gure erronka nagusia da haurrak eta nerabeak gizartean ikusaraztea, dagokien tokia ematea, alegia. Izan ere, eskubidea dute beraien lekua, beraien jendea eta beraien mundua izateko.

Zer egiten dugu gaztelekuetan?

 

Bizi zure mundua

Leku bat imajinatu zure lagunekin egoteko, zure adineko (12-17*) jende berria ezagutzeko, ekintza ugari antolatu eta gozatzeko… Eta zu zeu izateko!

 

4 arrazoi Gaztelekura gerturatzeko

 

1. Esperientzia berriak

Bakoitzaren mundutik mundu zabalera. Lagunekin, beste gazteekin... esperientzia berriak bizitzeko aukera.

2. Protagonista

Proposamen berriak egin, eta gaztelekuaren martxan parte hartzen dute .

3. Laguntza

Beraien eskaerak, proposamenak, kezkak… entzuteko eta laguntzeko prest.

4. Topagunea

Bakarrik edo kuadrillan egoteko lekua, jende berria ezagutzeko, era askotako planak eta ekintza desberdinak sortzeko aukerak izango dituzte.