Gazteria Zuzendaritza
Ezagutu gaitzazu
Ezagutu gaitzazu
Jarrera ekintzailea eta sortzailea duten gazteen bila gabiltza
"Nik ere badut zer esana" sentsibilizazio-kanpaina sharenting-aren inguruan
Gazteen eta gazteria-arloko profesionalen proiektuak Europan, ERASMUS + programaren bidez.
Aldundiaren aterpetxe-sarea
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteentzako Zerbitzua
Haurtxoko, gazteleku, gazteentzako bulego eta zerbitzuak
Gazteriako tramiteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.
Gazteriako laguntza, beka eta diru laguntzei buruzko informazioa.
Gaztematika Sarea
Eragile desberdinen zerrenda
Harpidetu Gaztematikako aktualitatera
Gipuzkoako Haurtxokoak eta Gaztelekuak aisialdia baliatuz haur eta nerabeak herritar gisa prestatzea jomuga duen zerbitzu publiko eta profesionalak dira.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udal haurtxoko eta gaztelekuek sarean egiten dugu lan. Elkarlan horren xedea da gure zerbitzu publikoak aberastea eta hobetzea, haurrentzako eta nerabeentzako kalitatezko aisialdiaren alde lan eginez.
Sare gisa, gure erronka nagusia da haurrak eta nerabeak gizartean ikusaraztea, dagokien tokia ematea, alegia. Izan ere, eskubidea dute beraien lekua, beraien jendea eta beraien mundua izateko.
BILATU ZURE HERRIAN zerbitzuei buruzko informazio zehatza: helbidea, harremanetarako datuak, ordutegia, etab. Bilatu zure herriko haurtxokoa edo gaztelekua eta zatoz gurekin!
Nire lekua. Nire mundua
Lagun berriak egin eta milaka abentura bizitzeko prest? 4 eta 11 urte bitarteko haurra bazara, hau da zure txokoa! Zatoz zure lagunekin jolastera eta ondo pasatzera!
Haurtxokoak ezagutu!
Esperientzia eta bizipen desberdinen bitartez, haurrak elkarbizitzarako trebatzen dira, hainbat balio barneratuz: autonomia, laguntasuna, elkarlana…
Haurrak protagonista dira antolatzen ditugun ekimenetan! Ekintzen programa prestatzean modu aktiboan inplikatzen dira. Hala, eginez gozatzen eta ikasten dute!
Gure eskaintzan hezitzaileak bidelagun dira. Zer egin, nola egin, zergatik egin? Haurrek esperientzia aberasgarriak bizitzea da eskaintzen dugun programaren helburua.
Ondo pasatzeko jarduera ugari, eta era askotako jendea ezagutzeko aukera paregabea!