Gazteak eta hizkuntza gutxituak

Nerabeen arteko trukaketa.

Zizurkilgo eta Elgoibarko Udalek, elkarlanean egindako Europa mailako mugikortasun-proiektu bat da honakoa, hizkuntza gutxituen inguruko sentsibilitatea duten gazteei zuzendua. Gainera, ekimen honetako kide izango dira Donibane Garaziko Lizeo Publikoak eta Galway-ko (Irlanda) Muintearas Teo Elkarteak. Egitasmoan parte hartuko duten gazteek astebeteko egonaldia egingo dute bi herrialdeetan. Lehenengoa urriaren 29tik azaroaren 4ra izango da Galway-n eta bigarrena, berriz, abenduaren 2tik 9ra Hondarribiko aterpetxean. Egonaldi horietan toki bakoitzeko hizkuntza gutxituaren errealitatea ezagutuko dute eta GAZTEAK ETA HIZKUNTZA GUTXITUAK gaiaren inguruko tailerrak egingo dituzte, herrialde bakoitzeko gazteek beren hizkuntza gutxituarekiko duten harremanari buruzko hausnarketa bultzatuz.

Helburuak:

Egitasmoaren helburu nagusia da GAZTEEN ETA HIZKUNTZA GUTXITUEN arteko harremana eta lotura horri buruzko hausnarketa bultzatzea eta, aldi berean:

  • Gazteek hizkuntzekiko duten ikuspegi kritikoa lantzea.
  • Europako beste herrietan gazteek hizkuntza gutxituekiko duten harremana eta errealitatea ezagutzea.
  • Hizkuntzen errealitatea ezagutzea.
  • Hizkuntza bakoitzak ematen dituen aukerei eta dituen zailtasunei buruzko hausnarketa sustatzea.
  • Hizkuntza gutxituen hiztun gazteen arteko harremanak sustatzea.

Proiektua Erasmus+ markoaren barnean eta Europako beste gazteekin batera garatuz, kulturartekotasuna azpimarratu nahi da, honako hauek lortzeko:

  • Beste kulturak ezagutu eta errespetatzen ikastea.
  • Bazkidea izango den herrialdeko gazteekin erlazionatzeko komunikazio-gaitasunak lortzea.
  • Gazteekin garatutako ekintzei nazioarteko izaera ematea.
  • Gazteen parte-hartzea sustatzea.

Beraz, proiektuak gazteen arteko europar mailako trukeak garatzeko aukera paregabeak eskaintzen ditu eta, era berean, aukera ezin hobea da gazteen etorkizuneko bizitza pertsonal eta profesionalean oso baliagarriak izango zaizkien gaitasunak lortzeko.

Partaideak:

  • Elgoibarko 8 gazte eta 2 hezitzaile
  • Zizurkilgo 8 gazte eta 2 hezitzaile
  • Donibane Garaziko 8 gazte eta 2 hezitzaile
  • Galway (Irlandako) 8 gazte eta 2 hezitzaile
  • Elgoibar eta Zizurkilgo Udalak
  • Donibane Garaziko Lizeo Publikoa
  • Galway-ko (Irlanda) Muintearas Teo Elkartea

Datak:

  • urriaren 29tik azaroaren 4ra , Galway-n .
  • abenduaren 2tik 9ra, Hondarribiko aterpetxean.

Lekua:

  • Galway eta Hondarribiako aterpetxea

Bideoak

Hizkuntza gutxituak: aurkezpen-bideoa.


512x180

 EGUNEROKOA HIZKUNTZA GUTXITUAK

Urriaren 30tik azaroaren 4ra arteko ekintzen egunerokoa.

Informazio +