16+17urr.


Gipuzkoan Gazte Tour ZUMARRAGA: ZATEKEEN + CELI + HAZAS + MASTERCLASS (LEIRE DALLAS)


 

GGT DANCE MASTERCLASS: LEIRE DALLAS

Informazio gehiago

GGT KONTZERTUAK

  • Eguna: Urriak 17

  • Lekua: Izazpi Plaza, Zumarraga

  • Ordua: 19:00

  • Sarrera: Doan

Kontzertuen ordutegia:

19:00etatik aurrera

  • Artista KM0:  ZATEKEEN ERROMERIA
  • LINE UP: HAZAS
  • LINE UP: CELI

Artista gonbidatua (KM0)  

ZATEKEEN 

Zatekeen Zumarragari lotutako bost musikari gaztek osatutako erromeria-taldea da. Proiektua Zumarragako Musika Eskolan sortu zen, eta urte gutxiren buruan Euskal Herriko hainbat txokotako agertokietan aritu dira, publikoaren parte-hartzea sustatzeko sortutako festa-giroko eta gertuko proposamenarekin. Taldea honako kideek osatzen dute: Elena Urteaga (trikitixa), Malen Larrañaga (bateria), Amaiaur Jauregi (baxua), Maider Amado (ahotsa) eta Olaia Castro (gitarra, saxofoia eta ahotsa). Haien nortasun artistikoaren ezaugarrietako bat ikuspegi feminista sendoa da. 2025ean “Zer Berri?” abestia argitaratu zuten, Zumarragako Udalarekin elkarlanean, jaietan gertatzen diren eraso sexisten aurkako mezua zabaltzeko. Horrela, musika, mezua eta erromeria-giroa uztartzen dituen proposamena indartu dute.

Abestia: Zer Berri? - Zatekeen

 

ARTISTA GONBIDATUAK

HAZAS

Hazas Lasarte-Orian jaiotako Ander Hazas abeslari eta konpositorearen musika-proiektua da. 2020an hasi zen abestiak idazten, eta 2024an argitaratu zituen bere lehen lanak. Bere estiloak popa, rocka eta musika urbanoa uztartzen ditu, musika latinoaren inspirazioa ere badu eta zuzeneko emanaldietara eta festa-girora argi orientatutako proposamena eskaintzen digu.

Denbora gutxian presentzia nabarmena lortu du euskal musikaren eszena berrian, besteak beste honako abestiekin: “Y si provocas”, “Txiki”, “Sola Solita”, “Tú te vas”, “Dime”, “Girl” eta “Parranda”. Horrez gain, Jagoba, Aimarz, Malakias eta Tinez artistekin elkarlanean aritu da. Bere proposamena freskotasunagatik, energiagatik eta publiko gaztearekin lotura naturala sortzeko duen gaitasunagatik nabarmentzen da. Gipuzkoako hainbat udalerritan antolatutako jai eta kontzertu desberdinetan ere parte hartu du dagoeneko.

Abestia: ZENBAT GAU - Hazas & Jagoba

 

CELI 

Celi duela urtebete inguru hasi zen musikaren munduan bere ibilbidea egiten, nahiz eta artea txikitatik izan duen bidelagun. Bere kantu propioak sortu eta partekatzen hasi zenean, bere burua adierazteko eta besteekin konektatzeko bide pertsonal bat aurkitu zuen.

Bere sormen-prozesua bizipen pertsonaletan, emozioetan eta une esanguratsuetan oinarritzen da. Horrek izaera intimo eta benetakoa ematen die bere kantuei, eta publikoak kontatzen duenarekin bat egiteko aukera eskaintzen du. Gazteei zuzendutako programazioetan bereziki ondo txertatzen den profila da, ahots berria delako eta etorkizunari begira hazteko aukera handia duelako.

Abestia: Descontrol - Traydeal & Celi

 


 

DANCE MASTERCLASS: LEIRE DALLAS

Leire Urquijo Errenterian jaio zen eta gaur egun Madrilen bizi da. Dantzari profesionala da, hainbat urteko esperientzia du, eta irakasle eta koreografo lanak egiten ditu. Gaur egun, "Arima" lehiaketa taldeko koreografo gisa aritzen da Madrilen, baita Natalia Lacunzaren hurrengo tourrerako koreografoa da. Dantzaria da, besteak beste, Bad Gyal, Nicki Nicole, Rels B, Aleesha eta Vicco artisten tourretan. Gainera, Operación Triunfo 2023ko dantza taldearen parte izan da.

 

IZENA EMAN