• Descripción foto 1

Talentuak 2018: hitzak

Arte dramatikoa

131x131

 

Irene Hernando Echeverria

Berlingo Escuela Lispa eskolan antzerki-interpretazioko ikasketak egiteko beka.

"Arte dramatikoko ikasketak atzerrian egiteko beka. Nire helburu profesionaletako batzuk gauzatzen lagundu dit bekak".

Facebook: Irene Hernando

Instagram: @hernandoirene

---------------------------------

 

131x131

 

Maite Lopez Legarda

Madrileko Juan Carlos Corazza estudioan Arte Dramatikoko 3º ikastaroa egiteko beka.

"Beka honek eman dit aukera indar guztiak aktore izateko prozesuan inbertitzeko". 

 

Email: mlopezlegarda@gmail.com

---------------------------------

 

Dantza

131x131

 

Manex Alberdi Agirre

Madrilgo Mariemma dantza-kontserbatorioan dantza klasikoko ikasketak egiteko beka.

"Bekak, kanpoan bizitzeak dituen gastuak aurrera eramaten lagundu du, hala nola, etxebizitza, bidaiak eta dantzarako behar den materiala".

---------------------------------

131x131

 

Ainhoa Fernandez Ortega

Madrid Dance Centre-en Heziketa Profesionaleko ikasketak burutzeko beka.

"Laguntza honek neure buruan gehiago sinesteko balio izan dit, baita nire trebetasun artistikoak garatzeko ere. Berari esker, dantzari gisa asko hazi naiz".

Facebook: Ainhoa Fernandez

---------------------------------

Ikus-arteak

131x131

Andoni Zamora Chacartegui

Amsterdamgo Sanberg Institut ikastetxean Studio for Immediate Spaces-erako beka.

"Beka honek Masterrean guztiz lasai murgiltzea eta neure proiektua burutzeko behar ditudan baliabideak erabil ahal izateko aukera eman dit. Horrela, ikerketa zabal eta mamitxua aurrera eramateko aukera daukat. Beste aldetik, unibertsitateko irakasle, ikasle eta lan egiteko inguru paregabeetan etekina ateratzen ari naiz ideia eta erronka berriak gauzatzeko".

Facebook: Andoni Zamora

Instagram: @harenhoh

---------------------------------

 

 

 

 

 

 

 

 

Musika

131x131

Jon Urdapilleta Martin

Londreseko Royal Academy of Music-en pianojole master ikasketak.

"Londreseko Royal Academy of Music-en ikasteko beka jaso dut Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik. Laguntza hau oso garrantzitsua da nire garapen musikalak aurrera egin dezan; Foru Aldundiaren zerbitzu hau oso ona da eta horrela jarrai dezatela espero dut, euskal gazteok etorkizun aberatsa izan dezagun".

 

Facebook: Jon Urdapilleta

---------------------------------

 

131x131

 

Imanol Iribarren Garcia

Rotterdamgo CODARS University of Arts-en Musika Masterra ikasketak.

"Beka honek Codarts-en (Rotterdam, Herbehereak) ikasteko aukera eman dit. Munduko musika ezberdinak ezagutu eta ikasteko aukera izan dut eta gure euskal musikarekin nahasten nabil ikasitako hau. Jazz eta latin musikak euskal musikekin elkartzen diren proiektu batean lanean ari naiz".

Email: iribarrenimanol@gmail.com

---------------------------------

 

131x131

 

Aimar Martinez Violet

Oboe bakarlari eta ganbera musikako masterra, Osloko Barratt Due Music Institute.

"Dirulaguntzak atzerrian ikasketak egiteko aukera eman dit".

---------------------------------

 

 

131x131

 

Manu Gaigne Beobide

ESMAE Oportoko unibertsitatean masterra ikasteko beka.

"Beka hau ezinbestekoa izan da nere ikasketekin jarraitu ahal izateko. Oportora etorri eta irakasle ezberdinekin lan egiteko aukera ematen dit, nire proiektuan zentratu eta ikasketei behar adina denbora eskaintzeko erraztasuna ematen lagundu dit bekak".

Facebook: https://www.facebook.com/manu.gaignebeobide.1

---------------------------------

Etnografia

131x131

 

Maite Errarte Zurutuza

Ondare Etnografikoa Bekak.

"Gordailuan formakuntza jasotzeak Gizarte Zientzietako beste adar baten errealitatea barnetik ezagutzea ahalbidetu dit. Beka honi esker, etnografia nire izatearen parte bilakatu da".

---------------------------------

 

Arteak: Labore Beka

131x131Oier Gil Zapirain

Muga ez da ez sortzen ez suntsitzen, soilik eraldatzen izeneko proiektua garatzeko beka.

"Portbou eta Irun tartean pirinioetan zehar dauden mugako pasabide nagusi guztietara bertaratzen lagundu dit. Gainera, proiektu hau egiten hasteko behar nuen bultzada eman dit".

Facebook: Oier Gil Zapirain

 

---------------------------------

Proiektu solidarioak

131x131

 

Ana Blanco Martinez

Laguntza ematea Auserd Wilayako (Mendebaldeko Sahara) osasun egiturari izeneko proiektua.

"Esperientzia oso aberasgarria izan da, zurea baino ezbedinagoa den herri bateko kultura ezagutu dudalako, Horretaz aparte, baliagarria izan zait, osasun arloan ere testuinguru ezberdinak ezagutzeko".

---------------------------------

 

131x131

 

Myriam Irizar Ocina

Blue Sky School, Tanzania.

"Beka honi esker Arushako (Tanzania) lurraldean kokaturik dagoen Blue Sky School-en proiektua garatzeko aukera eduki izan dut. Esperientzia oso aberasgarria izan da, zalantzarik gabe, eta errepikatzeko modukoa, betiere egiteke gelditzen zaizkizulako gauzak. Jende paregabearekin lan egiteko aukera izan dut, beraiei esker asko ikasiz, eta horretaz gain, herri bateko kultura eta ohiturak ezagutuko ditut. Afrikak xarma berezia dauka!"

 

Twitter : @myriamirizar

Instagram : @myriamirizar

---------------------------------

 

131x131

Jaione Irazola Iturrioz

“Familiaren Garapen Integraleko Korporazioa  (CODEINFA), Txile.

"Beka honek Txileko egonaldiaren zati bat finantzatzeko balio izan dit (alokairua, garraioa, dietak...). Oinarria izan da emakume, gizon zein haurren inguruko biolentzia familiarra konpontzeko proiektu batean parte hartu ahal izateko.

 

---------------------------------

Kirola

131x131

Xabier Amonarriz Irastorza

Halterofilia Talentuko kirolaria

"Diputazio kirol departamentuak emandako laguntzari esker erronka berriei aurre egiteko motibazioa areagotzen zait. Bekak kirol prestakuntzarako plan espezifikoak eskeintzen dizkit jarraipen biomediko espezializatua ,nutrizio zerbitzuak , laguntza ekonomikoa eta kirol jarduera ikasketekin bateragarri  egiteko laguntza besteak beste. Azken honi esker,  nik, gaur egun mekanika ikasketak burutzeko aukera dut. Nire beste pasioa halterofiliaz gain" ¡¡¡Mila esker!!!

 

Instagram: xab_halter02

---------------------------------

 

131x131

 

Jon Kepa Kortajarena

Halterofilia Talentuko kirolaria

"Aurrera jarraitzeko motibazioa eta indarra eman dit laguntzak. Banakako kirola izanik, batzuetan ez da xamurra izaten entrenatzea eta sarritan esfortzu galanta egin behar izaten da; baina poztasuna ere haundaigoa  da emaitzak onak izaten direnean. Zer hobetua badaukat eta zuek emandako sariak lagunduko dit ilusioz gustuko dudan honetan jarraitzeko. Milesker guztiagatik!".

---------------------------------

 

131x131

 

Endika Garcia Cepa

Arku Tiraketa Talentuko kirolaria

"Beka honek nazio zein nazioarteko txapelketa gehiagotan parte hartzeko aukera eman dit, hauetan esfortzua eta eguneko lana, emaitza onekin adieraziz".

Facebook: Endika Garcia

Instagram: @endikarchery

---------------------------------

131x131

 

Ibai Camarero Barrasa

Arraunketa Talentuko kirolaria

Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako bekari esker kirola ikasketekin batera eramateko aukera izan dut. Horrelako laguntzak eskertzeko modukoak dira,  sentitzen dudalako erabat baloratua dela egiten dudan lana eta esfortzua.

Facebook: Ibai Camarero

Twitter: @ibaicamarero2

Instagram: @ibaicamarero

---------------------------------

131x131

 

Ekain Jimenez

Txirrindularitza Talentuko kirolaria

"Bekaren laguntzaz kanpoko lasterketa batzuetara joatea izan da helburua".

Instagram : @Jimyvelocist

---------------------------------

 

131x131

 

Mikel Linacisoro

Mendizaletasuna (eskalada)Talentuko kirolaria

"Proiektu honek indarrak ematen dizkit esfortzatzen jarraitzeko, nire helburuak bete nadin".

Twitter : MLMolinaPodium

Facebook : Mikel Linacisoro

---------------------------------

 

131x131

 

Asier Pozo

Txirrindularitza Talentuko kirolaria

"Kirol materiala erosteko balio izan dit bekak”.

Instagram : @asierpozo_57

---------------------------------

 

Turismoa

131x131Markel Corral Aznarez

1936ko Espainiako Gerra Zibilak Gipuzkoan izan zuen eragina turismo arlotik aztertzen du, gertatu zena ez ahazteko eta ez errepikatzeko helburuarekin. Egun dauden baliabide turistiko ezberdinak aztertu, ondarearen interpretazioa egin, eta ondoren, turismo arlotik sustatzeko proposamenta egiten da.

"Laguntza honek indibidualki proiektu bat sortu eta garatzea ahalbidetu dit, den-dena nire kabuz eginez, kasu honetan, turismo arloko proiektu bat".

Facebook : Markel Corral

Instagram : @markelcorral

---------------------------------

Auzolana

131x131Derlan, Made in Zarautz

Zarauzko Basor tailerrean kokatzen da, bereziki, 1954. eta 1962. urteen artean bertan ekoiztu ziren Derlan motorren inguruan. Euskal Herrian izan ziren motor-marka guztiak bildu dituen mapa bat osatzen du proiektu honek eta, horren bidez, gure lurraldeak urte luzeetan izan zuen eragina azaldu.

Facebook : https://www.facebook.com/derlanboar/

 

---------------------------------