1090x560

 

2019ko talentuen hitzak

 

Musika

131x131

TALENTUA 2019 - MUSIKA

JABIER ZURRO ADURIZ

 

Bekak atzerrian master bat burutzeko lagundu dit, nire helburuak betetzeko lasaitasun gehiago emanez. Adibidez, orkestra ezberdinetako probak egiteko hartu behar ditudan trenak ordaintzeko, bizi naizen hirian dauden eskaintza kulturaletatik probetsu ateratzeko (orkestra ezberdinetako kontzertuak ikusi eta ideia berriak atera), etab.

 

Twitter: 

twitter.com/Jabirulo

Facebook: 

facebook.com/JabiZ12

 

 

131x131

TALENTUA 2019 - MUSIKA

JON URDAPILLETA MARTIN

 

Bekak interpretazio master bat egiteko laguntzen dit, hain ezaguna eta ospetsua den Royal Academy of Music de Londres-en, hain zuzen. Aukera paregabea iruditzen zait horrelako laguntzarik edukitzea Gipuzkoako Aldundiaren partetik, musika mailan gazteek bikaintasuna lortzen ahalbidetzen duelako. Mila esker.

 

Facebook: 

facebook.com/jon.urdapilletamartin

Instagram: 

instagram.com/urdapilletamartin

131x131

TALENTUA 2019 - MUSIKA

ANDONI MONUX UGALDE

 

Bekari esker tubako master ikasketak egiten ari naiz Züricheko Arteen Unibertsitatean. Urte askotan zehar, Anne Jelle Visser maisuarekin ikasteaz amestu nuen. Goi-mailako ikasketak Amsterdamen burutu ondoren, berarekin ikasteko aukera azaldu zitzaidan, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzari esker, egun munduko tuba ikasgela garrantzitsuenetariko batean ikasten ari naiz.  Jakina denez, Suitza oso herrialde garestia da, beraz, beka hau ezinbestekoa da neure ibilbide profesionalean aurrera egin ahal izateko.

Esker onekoa sentitzen naiz, Foru Aldundiak ni bezalako euskal gazte asko laguntzen egiten duen lan apartagatik.

 

 

131x131

TALENTUA 2019 - MUSIKA (NICANOR ZABALETA BEKA)

GONZALO MARTIN RODRIGUEZ

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza eduki izan ez banu, ezinezkoa izango nuen Estatu Batuetan burutu ditudan musika-ikasketak egitea, nire trebakuntza maila handitu izan dutenak.  Hemen, Estatu Batuetan, erronka politak topatzen ari naiz etengabe, eta laguntza ezinhobea. Bi osagai hauek ezinbestekoak direla iruditzen zaizkit nire garapen artistiko zein pertsonalerako. Gazte guztiak animatzen ditut abentura honetan izen eman dezaten.

 

 

Laguntza eduki izan ez banu, ezinezkoa izango nuen Estatu Batuetan burutu ditudan musika-ikasketak egitea".

 

GONZALO MARTÍN RODRÍGUEZ

 

Dantza

131x131

TALENTUA 2019 - DANTZA

NEREA BAKERO ARAKAMA

 

Bekari esker posible izan dut dantza garaikideko ikasketekin jarraitzea. Bide batez, maila profesionalago batean jardutea eta hain konplikatua den dantza mundu honetan bide egitea da nire asmoa. Uste dut gero eta gertuago nabilela.

 

 

 Hain konplikatua den dantza mundu honetan bide egitea da nire asmoa. Uste dut gero eta gertuago nabilela".

 

NEREA BAKERO ARAKAMA

 

 

Arte Dramatikoa

131x131

TALENTUA 2019 - ARTE DRAMATIKOA

MAITE LOPEZ LEGARDA

 

Interpretazio ikasketak amaitzen ari naiz Madrilgo Juan Carlos Coraza estudioan. Bigarren aldia da beka jasotzen dudana, eta ezinbesteko laguntza izan da niretzat, ikasketaz gain, mintegi berezietan parte hartzeko aukera izan dudalako aurten. Gazte guztiak animatzen ditut dirulaguntza eskatzera, ikaragarri ondo daude eta. Milaesker.

 

 

 

Ikus-arteak

131x131

TALENTUA 2019 - IKUS-ARTEAK

ANDONI ZAMORA CHACARTEGUI

 

Sandberg Instituut-en Studio for Immediate Spaces masterra egiten ari naiz, esperientzia ezinhobea, laguntza honek erabateko askatasuna eman didalako proiektu artistiko handi baten parte izateko. Hari esker, aurreikusita nituen helburuak betetzen ari naiz, eta emaitzak hortxe dira. Masterreko bi urte hauek oinarri sendo dira etorkizunean jarduteko artista eta disenatzaile gisa.

 

Instagram: instagram.com/harenhoh

 

 

Laguntza honek erabateko askatasuna eman dit proiektu artistiko handi baten parte izateko".

 

ANDONI ZAMORA CHACARTEGUI

 

131x131

TALENTUA 2019 - IKUS ARTEAK (LABORE BEKA)

IMANOL SÁNCHEZ DÍEZ

 

Aukera ikaragarria izan da niretzat bi urtez jarraian Labore beka edukitzea, Gipuzkoa museotan site-specific proiektuak garatzea ahalbidetu didana. Onartu behar dut laguntza ekonomikoaz gain, Aldundi bezalako babesle bat atzetik egotea nire ibilbide artistikoari bultzada handia eman diola. Lehen urtean San Telmo museoan instalakuntza bat egin izan nuen eta aurten Donostiako Aquarium-en maiatza aldera beste proiektu bat aurkezteko aukera izango dut. 

Nire ekoizpena, oro har, argiarekin eta hautematearekin lotzen da.

 

 

Ondarea

131x131

TALENTUA 2019 - ETNOGRAFIA

MIREN BERECIARTU LUNA

 

Kultura ondare higigarriaren zentroan (Gordailua) etnografiaren alorrean prestakun­tza egiteko aukera izan dut. Gordailuan etnografiaren arloan lan egitea baita Gipuzkoako ondare kulturalaren oparotasun bera ere nire bide profesionala modu sakonean aberasten ari dira. Esperientzia hau guztiz onuragarria izaten ari denez, gure ondarearen oparotasunean murgiltzeko dudan gogoa geroz eta handiagoa da.

 

 

 

 Esperientzia hau guztiz onuragarria izaten ari denez, gure ondarearen oparotasunean murgiltzeko dudan gogoa geroz eta handiagoa da".

 

MIREN BERECIARTU LUNA

Lankidetza

131x131

TALENTUA 2019 - LANKIDETZA - GAZTE KOOPERANTEA

ELIXABETE ABECIA HERNANZ

 

Proiektu honi esker, bertatik bertara ezagutu ahal izan ditut Rio de Janeiroko faveletako biztanleek egunero bizi dituzten zailtasun eta bidegabekeriak. Asentamendu irregularrak direnez, gobernuaren politikak guztiz errepresiboak dira: etengabe arriskuan jartzen dute biztanle errugabeen bizitza, beldurra sortzen dute... Diskriminazio horrek are gehiago zailtzen du bizilagunen baliabideak eta aukerak eskuratzea, eta horrek izugarri oztopatzen du komunitate horien garapena eta aurrerapena. 

Bestalde, Brasilgo hiri honetan arrazakeria nabari nuen beltzekiko, baita beltzekiko eta mestizoekiko ere. Zoritxarrez, arraza beltza pobreziarekin lotu ohi da, eta, horregatik, uste izan dut ez dutela inolako loturarik beren sustrai afroondorengoekin (gastronomia, erlijioak, jantziak...), eta, hala, kultura-ondarea nabarmen galtzen dutela.

Bidaia honetan bi gogoeta egin ditut:

1. Pertsonen testuingurua ezagutu gabe ez epaitzeko edo diskriminatzeko ideia indartu dut. Uste dut horrelako esperientziak bizitzeak asko lagunduko lukeela aurreiritziak eta fobiak saihesten.

2. Euskal Herrian gure kultura babesteko egin diren ahaleginak baloratzen lagundu dit.

131x131

TALENTUA 2019 - LANKIDETZA - GAZTE KOOPERANTEA

AINHOA SALABERRIA GARMENDIA / JUNE LECUONA HUICI 

 

Ezin dut bizitakoa laburtu. Banekien berezia izango zela, are bereziagoa lehen boluntariotza izanda. Hala ere, aurreikuspen guztiak gainditu, eta ezin dut alaiago eta eskertuago egon.

Eskerrak eman nahiko nizkioke Proyde-Proega Fundazioari nahiz Trinidaden harrera ezin hobea egin diguten pertsona guztiei. Bereziki Eutiquio eta Lindari, ezin baita halako bizipen ahaztezinean haiek baino pertsona hoberik eduki alboan. Eskerrik asko esperientzia hau bizitzea egia bihurtu duzuen guztioi.

Orain gutxi iritsi arren, beste urte batean bueltatzeko irrikan nago, Trinidaden utzi baitut ni naizen horren zatitxo bat. 

Bihotz-bihotzez, milesker guztioi.

 

IRAKURRI TESTU OSOA

PDF
0,8 MB

 

131x131

TALENTUA 2019 - LANKIDETZA - GAZTE KOOPERANTEA

MYRIAM IRIZAR OCINA

Joan den udan, Blue Sky ikastetxean eta Rafiki erakundean (Arusha, Tanzania) egiten zen lana gertutik ezagutzeko aukera izan nuen. Abuztuan, beste behin, bekari esker, boluntariotzara itzuli eta Tanzaniako beste alderdi bat ezagutu ahal izan dut.

Esperientzia desberdina izan da. Ez hobea, ez okerragoa, besterik gabe desberdina. Joan den urtean ez nuen ezagutu ez non lan egingo zuen jendea, baina, azken honetan, banekien zer errealitaterekin egingo nuen topo, non egongo nintzen lankidetzan eta, batez ere, Rafikiren familia ezagutzen nuen. Azken finean, inoiz ez naiz aspertuko esperientzia hau partekatu dudan pertsona harroputz guztiei eskertzeaz; izan ere, etxetik milaka kilometrora egon arren, Tanzania niretzat etxe bihurtu dute.

 

131x131

TALENTUA 2019 - LANKIDETZA - GAZTE KOOPERANTEA

MAIDER ARANO SALDIAS / LAIDA REGUILLADA YUBERO / GARBIÑE AIZPURUA LÓPEZ / AIORA ESCUDERO MENDIZABAL / OLAIA GARCÍA GARMENDIA / KRISTINA ARTOLA BAZ / AMAIA GARCIA PRADO / CANDELA MANJÓN EBERIO/ EKHI MERKETEGI IZTUETA

 

Joan den uztaila eta abuztuan zehar, Andoaingo Jende Xumea taldeko gazteok bolondresgotza internazional bat burutzeko ohorea izan genuen Boliviako Santa Cruz hirian. 

Egonaldiko kooperazioa, hiriko bi egoitza ezberdinetan eman genuen eta "ziguten" aurrera. "Ziguten", eman genuena baino gehiago jaso izateagatik diogu, bi egoitza funtsezko bezain ezberdin hauek maitasunaren merkatu baitira, maitasuna eman eta jaso baidugu alde guztietatik, bakoitzak eman dezaken moduan noski.

Los Huérfanos, du izena ostatu hartu genuen umezurtztegi zentrikoak, hiriko lehen eraztunaren barnean. Bertan igaro genuen esperientziaren zati potoloena, zaurgarritasun egoeran zeuden gaztetxoekin denbora eta ilusioa partekatzen. Inprenta eginbeharrak, etxeko lanak edota aisialdia jarduerak burutu genituen besteak beste;  nahikoa finkatua zegoen errealitate ekonomiko, emozional eta sozial gordinetaz jabetzeko. 

 

Descripción foto 1

 

Esperientziaren bigarren kokagune nagusia, hiriaren kanpoalde pobrean aurkitzen zen "Plataforma Solidaria" erakundea izan zen. Hemen, auzo txiro honetako hainbat betebehar burutzeko asmoarekin botatzen genuen eskua, batez ere laguntza akademikoan, instalazioen hobekuntzan, haurtzaindegian edota jangela sozialean. 

Hiriko gune behartuenetako bat izanik, hiri erdialdeko "aberastasun erlatiboan" kokatutako umezurtztegian baino egoera tamalgarriagoekin egon ginen kontaktuan orokorki. Bestalde, Boliviarekin maitemintzeko azken ikutua izan zen bidaia egin genuen, herrialdeko txoko azpimarragarrienak ezagutuz 5 egunen menpean: Sucre, Potosí, Uyuni, La Paz… Izadiak oparitutako hainbat paradisu, hiri kolono eta minetaz at, Santa Cruzeko hiritik kanpoko egoera soziopolitikoak aztertzeko aukera paregabea izan genuen.

Esanak esan, jasotako bizipenak direla eta, esperientziari ohore deritzeko eskubidea eman diegu gure buruei; bizi grinez etxera bueltatzearen eskerra ondoan ibili ditugunei ematen baitiegu.

 

Instagram: instagram.com/jendexumea/