"Udalekuak" Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean antolatutako programa da. 7tik 13 urtera arteko haurrentzat da, eta bertan parte hartzen dutenek aukera paregabea dute aisiako jarduera hezitzaileez gozatzeko.
Udalekuen bitartez, jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetzarako leku bat eskaini nahi zaie haurrei, beren gozamenerako eta autonomia pertsonala finkatzeko.
Aurten bai, zailtasunak atzean utzita udalekuez gozatzeko aukera izango dute, jolasa, dibertsioa, bizikidetasuna, eta guzti hori lagunekin, kideekin partekatuz. Eskaintza paregabea daukagu Gipuzkoako haurrentzat, ausartzen zarete gurekin bizitzera?
Bi hizkuntza-ereduren artean aukeratu daiteke.
Hizkuntza eredua aukeratzerakoan umearen errealitatearekin bat datorrena hartzea gomendatzen dugu; izan ere, gaizki egindako hautaketak, aisiarako eta gozamenerako izan behar duten egunak esperientzia txar bihurtzea eragin dezake.
Plaza-kopuruaren % 5 laguntza espezifikoa behar funtzionala dutenentzat gordetzen da.
*Plaza guztiak apirilaren 4an banatuko dira jendearen eta notarioaren aurreko zozketa bidez. Aurretiko izen-ematea online egin dutenek soilik kontsultatu dezakete plaza egokitu zaien ala ez Internetez. Izena bi edo hiruko taldean eman dutenen kasuetan izen-ematea egin duen pertsonak bakarrik ikusi ahalko du emaitza. Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan Udalekuetako bulegoarekin. (Tel. 943 445 980 - udalekuak@gipuzkoa.eus)
Helbidea
Gaztegune Anoeta pasealekua 28 20014, Donostia
Telefono zenbakia
943 445 980
Neguko ordutegia, astelehenetik ostiralera: goizez itxita. Telefonoko arreta 10:30etatik 14:00etara. Arratsaldez 16:30-20:00, aurrez aurreko eta telefonoko arreta.
Uztaila eta abuztua, astelehenetik ostiralera: arratsaldez itxita. 9:30-14:00 aurrez aurreko eta telefonoko arreta.
Harremana