Ohiko galderak

Orri honetan erabiltzaileek egiten dituzten ohiko galderak bildu eta argitaratzen ditugu; beste edozein galdera nahi baduzu formulario hau bete.

Interneteko posta-kontu aktibo bat behar duzu. Alta emateko, orri honetan bertan eskatzen zaizkizun datuak sartu behar dituzu, "orain erregistratu" lotura sakatuz.

Lagungarria izan al duzu?

Erregistroa amaitu ondoren nahitaezkoa da hura aktibatzea. Horretarako, aplikazioak mezu bat bidaliko dizu erregistratzeko erabili duzun posta-kontura eta mezu horretan jasoko dituzu eman beharreko urratsak.

Zure kontua aktibatzen ez duzun bitartean ezingo duzu aplikazioan sartu. Bi eguneko epean kontua aktibatzen ez baduzu, berriz erregistratu beharko duzu.

Lagungarria izan al duzu?

"E-posta" eremuan erregistratzeko erabili duzun kontua sartu behar duzu, eta "pasahitza" eremuan erregistratzeko erabili duzun pasahitza.

Lagungarria izan al duzu?

Ez da beharrezkoa urtero erregistratzea. Iazko erabiltzaile eta pasahitz berberak erabilita sar zaitezke aplikazioan.

Lagungarria izan al duzu?

Ez da beharrezkoa. Joan orri nagusira eta sakatu "Zure pasahitza ahaztu al duzu" lotura; jarri erregistratzeko erabili zenuen helbide elektronikoa. Ondoren, mezu bat jasoko duzu aplikazioan sartzeko lotura batekin.

Aplikazioan sartzen zarenean, zure pasahitza aldatzea komeni da.

Lagungarria izan al duzu?

Internet bidez izen-ematea begiratzeko, lehenengo pausoa, ID eta pasa-hitza sartzea da. Oraindik ID eta pasa-hitzik ez baduzu, hauek sartzeko erabiltzen diren laukitxoen gainean dagoen mezua irakurri beharko duzu. Bertan, ERREGISTRATU ORAIN hitzaren gainean klikatu eta hauek sortzearen prozesua hasiko duzu. Eragiketa hau burutzeko ezinbestekoa da helbide elektroniko bat edukitzea.

Lagungarria izan al duzu?

Aukera desberdinak dauzkazu:

1.- Web orrian “dokumentazioa” atalean esekiz.

2.- Gutun barruan iritsi zaizun gutun-azalen bidez korreoz bidali.

3.- Donostiako bulegora (16:30-20:30)

Lagungarria izan al duzu?

Zozketan plaza lortu ez duten haur guztiek itxaron zerrenda bat osatuko dute.

Apirilaren 29an, zozketan sarituta geratu direnei behin-betiko izena emateko epea iraganez gero, uko egindako leku guztiak zerrendan daudenen artean banatuko ditugu.

Aipatutako data horren ondoren, bigarren buelta honetan plaza lortu dutenei jakinarazpena bidaliko diegu. Hauek behin betiko izena eman ahal izango dute maiatzaren 2tik 10era.

Lagungarria izan al duzu?
Dokumentazioa jaso eta programak ordainketa detektatu eta gero, hamabost egun ekintza hasi aurretik, posta elektroniko ala arruntaz (zuen aukeraren arabera) ordutegia, autobusen irteera eta itzulera tokiak eta eraman beharreko materialen informazioa duen mezua jasoko duzue.
Lagungarria izan al duzu?

Udalekuetan parte hartzen duten begiraleen ardura (kontratuak, praktika aldiak,…) lehiaketa bidez aukeratutako enpresek daukate. Beraz, udalekuetan begirale bezala lan edo praktikak egiteko enpresa hauekin jarri beharko zenuke harremanetan.

Aurten, funtzio hau beteko duten enpresen lehiaketa ez da itxi oraindik baina informazio hau eskuratu bezain laster, gure web orrian, Uda Bizi atalean zintzilikatuko dugu (https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/gure-programak/udabizi).

Lagungarria izan al duzu?