Segurako Aterpetxea

Segurako Aterpetxea

Kokapena

Barnealdean. Aizkorriko mendilerrotik eta Aralarreko mendilerrotik gertu, aterpetxea hirigunetik 200 metrora dago.

Segura- Zegama errepidea 20214 Segura 
Gipuzkoa

Ezaugarriak

Logelak, 8, 6 eta 2 ohekoak dira. Bi jangela ditu, bilera-gela, egongela, jolasgela, 100 lagunentzako ekitaldi-aretoa, gela interaktiboa, pilotaleku estalia, minigolfa eta haur-jokoak dituen lorategi zabala. Otorduak aterpetxean bertan prestatzen dira.

Aterpetxea egokituta dago mugikortasun murriztuko pertsonentzat.
 

  • Aisialdiko jarduerak
  • Gaueko jolasak
  • Txangoak
  • Mendi-irteerak
  • Igerilekua
  • Beste kirol batzuk egiteko aukera

 

Txandak

Urteak Hilabetea Egunak Egunerokoa
9-11 urte (2008-2009-2010an jaiotakoak)  Uztaila 9-15 Elebiduna Egunerokoa
12-13 urte (2006-2007an jaiotakoak)  Uztaila 16-22 Elebiduna