Gazteria Zuzendaritza
Ezagutu gaitzazu
Ezagutu gaitzazu
Jarrera ekintzailea eta sortzailea duten gazteen bila gabiltza
"Nik ere badut zer esana" sentsibilizazio-kanpaina sharenting-aren inguruan
Gazteen eta gazteria-arloko profesionalen proiektuak Europan, ERASMUS + programaren bidez.
Aldundiaren aterpetxe-sarea
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteentzako Zerbitzua
Haurtxoko, gazteleku, gazteentzako bulego eta zerbitzuak
Gazteriako tramiteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.
Gazteriako laguntza, beka eta diru laguntzei buruzko informazioa.
Gaztematika Sarea
Eragile desberdinen zerrenda
Harpidetu Gaztematikako aktualitatera
2020-2021 ikasturtean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur eta Gazteria Zuzendaritzak bultzatutako Gaztematika sarearen barruan, eztabaida-gune bat jarriko dugu abian, Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteak sustatzeko arduradun politiko eta teknikoentzat.
Espazio horren helburua haurren, nerabeen eta gazteen beharrekin lotutako gaiei buruz elkarrekin hausnartzea da, sustapenaren ikuspegitik. Lehenengo lan-saio honetarako, proposamen hau egin dugu:
| |
| |
| |
Azaroaren 20an Haurren Eskubideen Hitzarmenaren nazioarteko eguna ospatzen da. “Hitzarmenak aldaketa ekarri zuen haurrak eskubide osoko subjektu aktibotzat hartzean (eboluzio-prozesua kontuan hartuta)”, eta horiek bermatzeko Estatuek dituzten betebeharrak ezarri zituen.
Administrazio publiko gehienek babestu eta ospatu egiten dute hi-tzarmena, baina, une honetan, zer esan nahi du gure lurraldean haur eta nerabeen arloan esku hartzeak, eskubideen ikuspegitik? Bermatzen al ditugu administrazioek eskubide horiek? Onartzen dugu herritartzat hartzea? Parte hartzeko bideak eskaintzen al ditugu? Eskaintzen al diegu aukerarik beren bizi-baldintzen hobekuntzan eragina izan dezaten?
Helburua gai horiei buruz hausnartzea litzateke, egiten ditugun adie-razpen-planteamenduen eta garatzen dugun praktika errealaren artean dagoen distantzia erakutsiz. Haur, nerabe eta gazteen jardueretan egindako gastua inbertsio bat da, eta ez gastu arrunt bat.
Saio hau Gaztematika sarearen parte diren profesionalentzako izango da soilik.
| |
| |
| |
Gaztematikan, Gipuzkoako udalek eta Foru Aldundiak haur, nerabe eta gazteen arloko gaiak lantzeko osatutako sarean, topagune bat sortuko dugu, kolektibo horien beharrekin zerikusia duten gaiei buruz eztabaidatzeko eta sentsibilizatzeko. Gune irekia da, eta bertan parte hartzera eta gurekin batera hausnartzera gonbidatzen zaitugu.
Saioaren formatoa birtuala izango da eta izena emateko epea Azaroaren 16ra arte izango da.