Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Gazteria

 

Hona hemen parte hartzaileei buruzko informazioa:

Lourdes Gaitan Munoz:

Soziologian doktorea eta Gizarte Lanean diplomatua. GSIAko baz-kide fundatzailea eta presidente ohia. Haurren Eskubideen Europako Master Sarearen kide sortzailea da, baita European Sociological Association erakundearen Haurren Soziologia Zuzendaritza Nagu-    siarena ere. Bere lan-bizitza irakaskuntzaren eta funtzio publikoaren artean garatu da, eta hainbat kargu izan ditu.    

+ INFORMAZIO GEHIAGO

Joana Miguelena Torrado:

Hezkuntzan doktorea eta "Gizarte eta hezkuntzako esku-hartzea familian, haurtzaroan, nerabezaroan eta gaztaroan" ikasgaiko irakaslea da Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateari atxikitako Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saileko titulazioan, eta Gizarte Hezkuntzako titulazioko Practicumaren koordinatzailea da.

Bere ikerketa-ildo nagusiak dira: haur eta nerabeen eskubideak, batetik, eta gizartean zailtasunak dituzten haur, nerabe eta gazteekin gizarte- eta hezkuntza-arloan esku hartzea, bestetik.

Garaian - Hezkuntzako Ikasketa Historiko eta Konparatuen taldeko eta Láquesis sareko kide da (https://www.redlaquesis.org /), halaber SM Fundazioak finantzatutako "Aukeradun etorkizun inklusibo baterako hezkuntza: gazte extutelatuak gizarteratzeko erronkak" proiektuaren koordinatzailea ere.

Bestalde, UPV/EHUren ARRAKASTA eta IKASLAGUN programen sorreran eta hauek abian jartzen parte hartu du. Programa hauen helburua Foru Aldundien babes-sisteman eta gizarteratze-zerbitzuetan artatutako haur, nerabe eta gazteen hezkuntza-arloko aukera-berdintasuna eta inklusioa sustatzea da.

+ INFORMAZIO GEHIAGO

Maider Gabilondo Ariznabarreta:

EHU/UPVn Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua. EHU/UPVn Garapenerako Lankidetza, Lankidetza Deszentralizatua, Bakea eta Garapenean Masterra. Costa Ricako Instituto Interamericano de Derechos Humanos institutuan diplomatua "El ejercicio del derecho a la participación política de las mujeres" lanarekin.

Ermuko Udalean lan egin zuen 1997-1998 bitartean. Beka batekin lan egin zuen Eusko Jaurlaritzan, Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusian.

UNICEFi 1998tik lotua, lehenik Euskal Herriko UNICEFen boluntario gisa, “Paz y Desarrollo” aldizkaria lantzeko Unibertsitatearekin egindako akordio baten esparruan, gero Dominikar Errepublikan eta 2003tik UNICEFen Espainiako Batzordean. Gaur egun, UNICEFen Nafarroako Batzordeko koordinatzailea da.

Nafarroako Gobernuko Lankidetza Kontseiluko kidea izan da eta gaur egun Nafarroako Gobernuko Adingabeen Kontseiluko kidea da.

Irakasle gonbidatua izan da hainbat unibertsitatetan (UPNA, Madrilgo Unibertsitate Autonomoa, UNED...) eta gaur egun Nafarroako Unibertsitatearekin kolaborazioak egiten ditu.

+ INFORMAZIO GEHIAGO