Gazte Fest musika eta arte eszenikoak biltzen dituen programa da, Gipuzkoako Foru Aldundiak beste hainbat eragile eta udalekin elkarlanean garatzen duena. Bere helburu nagusia da nerabe eta gazteei kultur programazio erakargarria eskaintzea.
Gazte Fest ekitaldiak sorkuntza urbanoko hainbat proposamen ekarriko ditu Donostiara: lehen mailako artistak, freestyle erakustaldia eta lehiaketa izango dira Donostian. Gaur egungo freestyler onenak ezagutu eta momentuko bat-bateko rap onena entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Donostiako Udalarekin lankidetzan sortu da eta Intxaurrondoko Kulrtur Etxean ospatuko da abenduaren 29an.
KONTZERTUAK
Eguna: Abenduak 29
Lekua: Intxaurrondoko Kultur Etxea, Donostia
Ordua: 19:00etatik aurrera
Sarrera: 3€tan DonostiaKultura webgunean
Ordutegia:
19:00etatik aurrera
AURKEZLEA
M.C. LA BASU
La Basu Euskal Herriko raparen erreferente nagusietako bat da, bera izango da aurkezle lanak egingo dituena. 25 urte baino gehiagoko ibilbide musikala du eta 4 disko argitaratu ditu. Hainbat proiekturen arduraduna da, eta horietan emakumeek hip hoparen kulturaren barruan egiten duten lana erakusten du.
ARTISTAK
SARA SOCAS
Sara Socas, hip hop abeslari gaztea, nazioartean aski ezaguna den betboxer, freestyle rap-kantari eta konpositorea. Freestyle Beatle Leagueko erakundeak Mexiko hirian egin zituen oilarren borroka-erakustaldietan parte hartu zuen emakume bakarra izan zen. 2021eko urtarrilean, Socasek Espainiako Freestyleko Liga Nazionalean (FMS) parte hartu zuen, eta FMS batean lehiatutako lehen emakumea izan zen.
ERIKA2SANTOS
Erika Dos Santos (Erika2Santos) rap-egile eta freestyler-a da, Espainiako emakumeen freestyle eta oilar-borroken aitzindaria. Sara Socasekin batera, emakumeen freestyle-aren aurpegirik ezagunetarikoa da. Batez ere gizonena den mundu honetan, emakumeek lekua hartzea eta beren profesionaltasunarekiko errespetua irabaztea lortu dute, rapak generorik ez duela erakutsiz.
AIGOR
Igor Diaz Mateos, Aigor izenez ezagunagoa, rapero eta freestyler espainiarra da. Jatorriz Hondarribikoa da, eta ohikoa da freestyle zirkuitu nazionalean. Red Bull Batalla de los Gallos, GoldBattle, BDM, Supremacía MC eta beste hainbat lehiaketetan parte hartu du.
INVERT
Endika Gutiérrez Sánchez-Ocaña, Invert, Bilbon jaio zen, eta 2013an Red Bull Batailako Nazioarteko Txapeldun izendatu zuten. Oso pertsona polifazetikoa da: lehiatzeaz gain, epaile edo host ere bada, eta bullying-aren aurkako hitzaldiak ematen ditu. Gainera, Freenetiks freestyleko lehen taldeko kidea da Chuty, Skone eta DJ Hazherekin batera.
Dj Viassé