Izen-ematea: 

ZEGAMA tailerra  + podcast

TREBA Gazteak programa formatu berri batekin dator Zegamara! Bi tailer:

  1.  Azaroak 6 Gaztelekuan (17:00-20:00): Izan ON: sentitu eta konektatu, Ainhoa Urretagoienarekin.
  2.  Azaroak 7 Gaztelekuan (10:00-13:00): Izan ON: Podcastaren grabaketa + tailerra, Janire Atxurrarekin 

 

Tailerrean ongizate emozionala landu ondoren, podcast bat nola sortu eta grabatu ikasiko dugu. 

Tailerra + Podcasta

  • Podcastaren gaia prestatu eta horri buruz gehiago ikasiko dugu.
  • Ideiak taldean landuko ditugu.
  • Gure iritziak konfidantzaz adierazten ikasiko dugu.
  • Podcast bat nola sortu eta grabatzen den ikasiko dugu.
  • Grabaketan parte hartuko dugu, gure ideiak partekatuz edo publiko gisa.

Ez da aurretiko esperientziarik behar. Adierazitako lehentasuna kontuan hartuko dugu, baina behin betiko antolaketa parte-hartzaile kopuruaren eta saioaren beharren arabera egingo da. Kontuan izan podcastean parte hartu ahal izateko beharrezkoa dela tailerrean ere parte hartzea.

 

Datozen egunetan zurekin harremanetan jarriko gara parte hartzea konfirmatzeko. Eskerrik asko aldez aurretik.

Ohar legala: * Datu Pertsonalak babesteko araudiaren arabera, Gazteria Zuzendaritzak jakinarazten dizu eskuratzen dituen datuak haur, nerabe eta gazteen sustapenaren kudeaketa helburu duen fitxategian sartuko direla.

Irudiak erakundearen komunikazio- eta dibulgazio-jardueretarako erabiliko dira. Eta indarrean dagoen datu-babesaren araudiaren arabera tratatuko dira, 2016/679 (EB) Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) eta 3/2018 Lege Organikoaren arabera. Baimena edozein unetan kendu ahal izango da, erakundearekin harremanetan jarriz.

Nahi izanez gero, sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu ondorengo helbidera idatzizko eskaera bat bidaliz: Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua, Idazkaritza Teknikoa, Okendo 20, 20004 Donostia-San Sebastian , edo egoitza elektronikoaren bitartez https://www.gfaegoitza.eus.