Osasun mentala: zeure burua ulertzen ikasi. Tailerra

Auto-ezagutza eta onarpen pertsonala, osasun mental on baterako giltza.

 

Osasuna eta bizi-kalitatea lortzeko ezinbestekoa da, gorputzaz gain, gure burua ere zaintzea. Pixkanaka osasun mentalak duen garrantziaz jabetzen ari gara, eta gaiari heltzeko ordua da.

 

Tailer honen bitartez geure burua ulertzeari ekingo diogu. Dinamika ezberdinen bitartez auto-ezagutzaren bidea hartuko dugu, gure osasun mentala hobetzeko helburuarekin.

 

Datak: Urriak 22, 17:30-20:30

Lekua: Zegamako kultura-etxea

Formatua: Aurrez aurre

Hizkuntza: Euskaraz

Iraupena: 3 ordu

Erakundea: Zegamako Udala

Hartzaileak: 18-30 urte bitarteko Gipuzkoako gazteak.

Trebatzailea: Ainhoa Urretagoiena