Gaur egungo gizartean moldatzeko eta, orokorrean, gure bizitza ahalik eta egokien kudeatzeko, ezinbestekoa da gure burua ezagutu eta maitatzen ikastea. Gazteen ahalduntze-prozesuan onarpen pertsonalak berebiziko garrantzia du; aurrera egin ahal izateko lehen pausoa norberaren burua ezagutu eta maitatzen ikastea da. Ikastaro honetan landuko dena hori izango da: nola egin dezakegun nork bere burua ezagutu eta onartzeko.
Helburuak:
Gazteen artean onarpen pertsonala sustatzea
Nork bere burua ezagutzea
Nork bere gaitasunak eta gabeziak ezagutu eta etekina ateratzen jakitea
Norbere buruarekin pozik egotea
Landuko diren eduki eta gaitasunak:
Autoezagutzaren hiru dimentsioak: lengoaia, emozioak eta gorputza
Baloreak: emozionalak, etikoak eta pragmatikoak
Ongizate emozionala: emozioak eta gorputza, blokeo emozionalak, emozio aliatuak
Autokonfiantza, enpatia, elkartasuna, sormena eta irmotasuna
Erresiliente izateko oinarriak.
Metodologia:
Metodologia aktiboak. Irakasleak gaiarekin erlazionatutako eduki ezberdinak aurkeztuko ditu eta dinamika ezberdinak ere egingo dira.