HEBE egitasmoa: Komunitatetik gazteen ahalduntzea sustatzeko gidaren aurkezpena

 

Gaia: HEBE egitasmoa: Komunitatetik gazteen ahalduntzea sustatzeko gidaren aurkezpena.

Data: Martxoak 25, asteazkena. 

Ordua: 10:00-12:30

Lekua: Gaztegune. Anoeta Pasealekua 28, 20014 Donostia

Hizkuntza: Gaztelania

Hartzaileak: Haur, nerabe eta gazteen sustapeneko teknikariak (60 pertsona gehienez).

Trebatzaileak: Pere Soler eta Lara Morcillo (Universitat de Girona).

 

 

Helburuak: 

 

  • Gazteekin tokiko mailan egiten den sustapen-lana indartzea.
  • Gazteekin lan komunitarioa egiteko tresnak eskaintzea.
  • Unibertsitate-eremuarekin aliantzak bilatzea.
  • Diskurtso tekniko bat garatzeko oinarri teorikoak areagotzea.

 

Edukiak: 

Gidaren lan-arloaren alderdi desberdinak ezagutuko ditugu:

  • Administrazio publikoaren eta gazteen arteko dinamikak eraldatzeko beharra.
  • Lan komunitarioa gazteen sustapenerako politiken erdigunean jartzea.
  • Gazteei ahalduntzen lagunduko dieten komunitateak eraikitzea.
  • Gizarte eta hezkuntza-ekintza.
  • Gazteen parte-hartzeari hautsa kentzea.
  • Espazioak eta ekipamenduak sortzea.
  • Komunitateko profesionalak eta eragileak.
  • Helburu eta ekintzen garapen egituratua.

 

Metodologia: 

 

Saioaren dinamika eta egituraren proposamena jarraian zehazten dira:

  • Jardunaldia bi bloke nagusitan banatuko da. Lehenengo blokea aurkezpen orokorrari dagokio, 90 minutuko iraupena izango duena. Bigarren blokea, galdera-erantzunen txanda, 30 minutukoa izango da, entzuleekiko interakziorako tartea utziz.

 

* Ikastaro hauek Gaztematika sareko profesionalentzako izango dira soilik.