Atzealdea Ondare Dokumentalaren kontserbazioa artxiboetan

Ondare Dokumentalaren kontserbazioa artxiboetan

Gure Ondare Dokumentala nola kontserbatzen dugun ikusi nahi al duzu?

Artxiboen eginkizuna bere ardurapeko dokumentazioa katalogatzea, gordetzea, zabaltzea eta kontserbatzea da.

Nahia Agirre eta Asier Katalan 2024az geroztik Gipuzkoako Aldundiko artxibo historikoetako zaharberritzaile lanpostuan dihardute. Bideo honetan, Gipuzkoako Artxibo Orokorrean eta Probintziako Artxibo Historikoan egiten dituzten eginkizunak azaltzen dira, kontserbazio eta zaharberritze kontzeptuen garrantzia helarazteko. Haien lana ez da zaharberritzean soilik oinarritzen; aitzitik, kontserbazio prebentiboa eta gestio lanak funtzeskoak dira.

Gure artxiboek dokumentu kopuru handia gordetzen dute eta dokumentazio guztia egoera egokian mantentzeko, hainbat funtzio bete behar dira narriadurak ekidin eta dokumentuak zaintzeko.