Bekak 20 eta 21
Miguel Artola bekarekin egindako bi lan argitaratu dira
- 48

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2020. urtean hil zen Miguel Artola Gallego historialariaren lana aitortu eta omentzeko bere izena daraman beka bat sortu zuen 2022. urtean.
Bekaren helburua Gipuzkoarako garrantzitsuak diren adin garaikideko ikerketa historikoak egitea da. Bekaren iraupena bi urtekoa da eta jadanik eskuragarri daude gure webgunean 2022ko eta 2023ko bekadunek egindako lanak.
2022. urtean Barbara Elizabeth Van der Leeuw-eri egokitu zitzaion beka eta Violencia política en Guipúzcoa. Una comparación entre la Segunda República y la Transición deituriko ikerketa-lana burutu du.
Azterlana, Antonio Rivera Blancok, EHUko Historia Garaikideko katedradunak eta Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuko zuzendaria, bermatu du eta Gipuzkoan Bigarren Errepublikaren (1931-1936) eta Trantsizioaren (1975-1982) arteko konparaketa bat egiten da indarkeria politikoa ardatz bezala hartuz. Lana hurrengo estekan kontsultatu dezakezue: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gipuzkoako-artxibo-orokorra/bekak-20
2023. urtean Pedro Álvaro Hervalejo Sánchezek lortu zuen beka eta Errenteria eta Belfast: Indarkeria eta nortasuna ikuspegi konparatuan (1956-2012/1969-2007) deituriko ikerketa-lana burutu du.
Ikerketa Ludger Mees-ek, Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko katedraduna, bermatu du eta ‘Rentería, la Belfast vasca’ esaeraren inguruan artikulatzen den narratiba aztertu egin du autoreak. Lana hurrengo estekan kontsultatu dezakezue: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gipuzkoako-artxibo-orokorra/bekak21