Kromoak, XIX. eta XX. mendeko kromolitografiak
Laurgain etxeko funtsean kromoak agertu direla aprobetxatuz, kromolitografiari buruzko artikulu hau prestatu dugu
- 100

Kromolitografia edo koloretako litografia litografian oinarritutako estanpazio
Estanpaziorako, ur-koipearen aldarapen-printzipioa erabiltzen da. Harria materia koipetsuarekin marraztu ondoren, azidulazio izeneko prozedura egiten da, marraztutako eremua finkatzeko eta eremu libreko poroetako koipea garbitzeko; gune askeak urarekiko eta marrazki eremuak koipearekiko harkorrak eginez. Horrela, arrabola tinta koipetsuarekin pasatzean, tinta marrazkiak betetzen dituen poroetan soilik jalkiko da, eta aukeratutako azalerara (normalean paperera) transferitu ahal izango da.
Litografia monokromoa da; kromolitografiak, berriz, hainbat kolore nahasten ditu. Kolore bakoitzeko harri bat erabili behar da, eta estanpazio batzuk hogei harri litografikok osatzen ailegatu daitezke. Askotan teknika konbinazio bat erabiltzen zen irudia harriari aplikatzeko. Piketea, luma batekin puntuak ematea, teknika ohikoa bihurtu zen XIX. mendearen erdialdean eta amaieran, eta horregatik kromolitografia askok punteatutako itxura dute. Kromolitografien itzala erdi-gantzez estalitako azaleraren kantitatea aldatuz eta kolore batzuk gainjarriz lortu zen. Lau koloretako estanpazio batek kolore gehiago dituela eman dezake, zenbait eremutan kolore batzuk gainjartzen baititu.


Koloretako estanpa edo kromo hauek Gipuzkoako Artxibo Orokorrean gordetzen dugun Laurgain funtsekoak dira. Funts horretan hainbat tipologiako materialak daude, eta etxekoagoak diren beste elementu batzuk ere badaude, hala nola hauek. Kromo horiek Alemaniako industriako kromolitografiak dira, inprenta eta estanpazioaren industriarekin oso lotutako herrialdea. Bi estanpetan ikus daiteke Liezpig-eko Robert Kathman & Co enpresaren izena. Enpresa hori 1860ko hamarkadaren hasieratik 1960ko hamarkadaren erdialdera arte egon zen irekita, eta luxuzko papertegiko produktuak merkaturatzen zituen, Ameriketako Estatu Batuetara esportazio handiarekin. Beste estanpa batek Pocher C. A.-ren zigilua du, inprenta Nurembergen zuelarik.


Ohikoa zen kromolitografietan, estanpazioa jasoko zuen papera buztinez, talkoz edo kaltzio karbonatoz estaltzea, oso gainazal leuna sortzeko. Hartara, paperaren zuntzetan tinta sartzea txikiagotu daiteke, emaitza hobea lortzeko.
Kromoak trinkotuta iritsi ziren artxibora, estaldura hori hezetzean bigundu egiten bait da, eta ukitzen duen gainazalari itsasten zaio, kromoak behatzea galaraziz. Gainera, biguntzean eta berriro gogortzean, gainazalak modu itzulezinean alda daitezke.
Kromoak elkarrengandik bereizteko eta ahalik eta estanpa osoenak berreskuratzeko, poliki-poliki hezetu ziren hezetze-ganbera kontrolatuan. Hezetze-maila egokia lortutakoan, estanpazioak kontu handiz bereizi ziren, espatulen eta ehun itsasgaitzen laguntzaz.
