Erroten eguna
Erroten V. eguna: bisita gidatua artxiboan
- 143

Aurten Gipuzkoako Artxibo Orokorretik erroten egunarekin bat egin nahi izan dugu eta bisita gidatu bat antolatu dugu gure zentrora.
Bisitan zehar, gure lana zertan datzan azalduko dugu eta artxiboko hainbat gune ezagutuko ditugu, publiko orokorrarentzako sarbide mugatuko eremuak barne. Horrez gain, errotak protagonista diren hainbat dokumentu ere erakutsiko dira.
Bisita datorren maiatzaren 15ean izango da, euskaraz. Aldez aurretik izena eman behar da 671 744 203 telefonora deituta.