Atzealdea Ate irekiak ekainaren 11 eta 12an

Ate irekiak ekainaren 11 eta 12an

Artxiboen Nazioarteko Astea ospatzeko foru aldundiko artxibo historikoetan bisita gidatuak egingo dira: ekainaren 11 eta 12an Oñatin (Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan) eta Tolosan (Gipuzkoako Artxibo Orokorrean).

Ate irekiak ekainaren 11 eta 12an

Artxiboen Nazioarteko Kontseiluak (ICA) iragarri duenez, Artxiboen Nazioarteko Astea ekainaren 8tik 12ra ospatuko da. Aurtengo leloa "Artxiboak Justiziarako: eskubideak, memoria eta etorkizunak” da, artxiboek eskubideen eta gizarte demokratikoen alde jokatzen duten funtsezko papera azpimarratzeko asmoarekin.

Artxiboen Nazioarteko Astea ospatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiko artxibo historikoek (Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa – Oñati- eta Gipuzkoako Artxibo Orokorra – Tolosa-) ateak irekiko dituzte, doan, edonor etor dadin. Bisiten helburua artxiboen egunerokoa nolakoa den ezagutaraztea da.

Egitaraua

Gipuzkoako Artxibo Orokorrean (Tolosa)

Ekainaren 11 eta 12an, sei bisita gidatu egingo dira artxiboan:

  • Ekainaren 11an: goizean bi (10:00etan gazteleraz eta 12:00etan euskaraz) eta arratsaldean beste bi (16:00etan gazteleraz eta 17:30etan euskaraz)
  • Ekainaren 12an: goizean bi (10:00etan euskaraz eta 12:00etan gazteleraz).

Bisita bakoitzean gutxienez 5 pertsonak eman behar dute izena eta gehienez 15ek. Bisitak ordu bat eta 30 minutu iraungo du, gutxi gorabehera.

Bisitaren ibilbidea artxiboko hainbat gunetatik igaroko da, baita sarbide mugatuko eremu batzuetatik ere (gordailuak, lan-aretoa, zaharberritze-tailerra, etab.). Era berean, XV. mendetik XX. mendera bitarteko jatorrizko dokumentuak erakutsiko dira. Bisita gidatuetan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea, telefonoz deituz (943 41 52 62), 8:30etatik 14:30etara, posta elektronikoz idatziz (agg-gao@gipuzkoa.eus) edo inprimaki hau beteta.

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan (Oñati)

Ekainaren 11 eta 12an, egunero, bibisita gidatu egingo dira artxiboan: goizean 11:00etan eta arratsaldean 17:00etan.

Bisita bakoitzean bi talde egingo dira (bat euskeraz, bestea gazteleraz). Talde bakoitzak gehienez 15 lagun izango ditu eta bisitak ordu bat eta 30 minutu iraungo du, gutxi gorabehera.

Bisitaren ibilbidea artxiboko hainbat gunetatik igaroko da, baita sarbide mugatuko eremu batzuetatik ere (gordailuak, lan-aretoa, zaharberritze-tailerra, etab.). Era berean, XV. mendetik XX. mendera bitarteko jatorrizko dokumentuak erakutsiko dira, justizia eta eskubideen urraketekin lotuta. Bisita gidatuetan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea, telefonoz deituz (943 41 50 60), 8:30etatik 14:30eteara, edo posta elektronikoz idatziz (ahpg-gpah@gipuzkoa.eus) edo inprimaki hau beteta.