Atzealdea Bi beka Gipuzkoako Foru Artxibo Historikoetan artxibistika praktikak egiteko

Bi beka Gipuzkoako Foru Artxibo Historikoetan artxibistika praktikak egiteko

Gipuzkoako Foru Aldundiko Artxiboetako eta Agiri Ondareko Zerbitzuak bi beken deialdia egin du artxibistikako praktikak egiteko. Horietako bat Gipuzkoako Artxibo Orokorrean garatuko da, Tolosan, eta bestea Gipuzkoako Artxibo Historiko Probintzialean, Oñatin.

Zortzi hilabete iraungo duen prestakuntza-aldian, bekadunek bi artxiboetako ohiko zereginetan lagunduko dute. Hala, hautatutako pertsonek, artxiboon eguneroko funtzionamendua bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute bai eta dokumentu-kudeaketaren berezko jardueretan parte hartzeko, hala nola, artxiboetan gordetzen den dokumentazioaren antolaketan, sailkapenean, deskribapenean, digitalizazioan eta kontserbazioan.

Parte hartzaileek Informazio eta Dokumentazioko, Historiako, Giza Zientzietako edo Artxibistikako ikasle edo tituludun izan behar dute, edota dokumentuen kudeaketarekin lotutako formakuntza eskaintzen duen beste tituluren baten jabe izan. Era berean, azken hamarkadan Gipuzkoan bi urtez bizi izana eta 3. hizkuntza eskakizunaren pareko euskara maila dutela egiaztatu beharko dute.

Beka bakoitzak 10.080 euroko balioa izango du gehienez eta eskaerak aurkezteko epea 2026ko uztailaren 24tik abuztuaren 15era arte egongo da zabalik. Deialdiari buruzko informazio guztia, baita eskaera egiteko prozedura ere, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan kontsultatu eta bideratu ahal izango da.